Kilometroak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen alde lekaixoka, igandean Oñatin

Irailaren 24an, igandearekin, Txantxiku Ikastolak Gipuzkoako ikastolen jaia antolatuko du 28 urte geroago, 1989an ere hartu baitzuen lan hori bere gain. Eguraldi ona agintzen dute iragarpenek.
2017 Kilometroak bideoklipa Lekaixoka!
2017 Kilometroak bideoklipa Lekaixoka!

Ohi baino lehenago iritsi da aurten Kilometroak Gipuzkoako eskolen aldeko jaia: irailaren 24an. 40 urtez urriko lehen igandean ospatu bada ere, aurten Txantxiku Oñatiko ikastolak antolatu duen edizioa lehenago egingo dute, herriko San Migel jaiak direla.

Lekaixoka! (oihuka, deiadarka) lelopean, Euskal Herri osoko euskaltzaleak Oñatin batuko dira igandean,  09:30etik aurrera, jai giroan, bost kilometroko zirkuituan barreiatutako lau gunetako eskaintzaz gozatzeko: musika (Anje Duhalde, Perlak, Sharon Stoner, Huntza, Willis Drummond…), umeentzako ekitaldiak, dantzak, bertsoak…

Eguraldiari dagokionez, Euskalmeten iragarpenak ez du Oñatira ez bertaratzeko aitzakiarik ematen: “Tarteka goi-mailako hodei fin batzuk agertuko diren arren, eguzkiari ez diote traba handirik egingo, eta goizean eta arratsaldearen lehen orduetan giroa argia eta eguzkitsua izango da”.

Bestalde, antolatzaileek zortzi aparkaleku handi prestatu dituzte guztira, eta horietako seitatik autobuses iritsi ahalko da herrigunera.

Egitaraua

1. Gunea: IKASTOLA

09:30 - Irekiera Ekitaldia.

10:00 - Hutsun, Plazan.

11:00 - Udaberri Dantza Taldea, Plazan.

Ordu berdinean, Kulki, haur eta ume euskal jolasak frontoian.

11:30 - Omenaldia, Santa Ana Antzokian.

12:00 - Herrixa Kantuan, plazan.

12:30 - Tio Teronen Semeak, plazan.

13:30 - Bertsoak, plazan. Ordu berdinean, Dantza tailerra frontoian.

14:00 - Oxabi, plazan.

14:30 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak, frontoian.

16:00 - Liher, plazan. Ordu berdinean, Oihulari Klown!, frontoian.

17:15 - Anje Duhalde, plazan.

Orduro Kaikutxo ipuin kontaketa izango da.

2. Gunea: SAN MARTIN (Haurren Hiria)

10:30 - Nazioarteko Artzain Txakurren txapelketa.

11:00 - Txatxilipurdi, haur eta ume jolasak.

Ordu berean, Inguruabentura eta Erronka ere egongo dira.

11:45 - 3txulo.

13:00 - Erronka.

14:00 - Xomorro.

15:00 - Inguruabentura eta Txatxilipurdiren haur eta ume jolasak.

15:30 - Gauargi.

3. Gunea: ASENTZIO

10:00etatik 18:00etara - Axi Muniainen "Carver" erakustaldia

10:00 - Trini Fox.

11:00 - Erronka.

11:30 - Beñat Igerabide.

13:00 - Erronka.

13:30 - Oihan Vega.

15:00 - Errebal.

16:00 - Egurra eta Kitto!

17:00 - Perlak.

4. Gunea: BEREZAO

11:00 - Erronka

11:30 - Herri Kirolak, Natran.

11:45 - Joseba Irazoki eta Lagunak

13:00 - Erronka

13:30 - Sharon Stoner

14:30 - Arkada Social

15:15 - Erronka

15:30 - Herstura

16:30 - Huntza

17:30 - Willis Drummond

Honetaz gain,

-Eroskiko aparkalekuan, goizeko 10:30etatik aurrera Euskal Kulturgintza eta Artisautza feria izango da

-Kiroldegian bazkaria 12:30tatik 15:30tara bitartean.

-Olaiturri Kultur Elkarteak 3 antzerki emanaldi egingo ditu aldi berean Zumeltzegin, Unibertsitatean eta Lazarragan, 12:00tan, 13:00tan eta 15:30ean.

-Ibilbidean zehar ere Joareak, Ttek Elektrotxaranga, Kalejira perkusioa, Dultzainariak, Txaranga, Trikitilariak, Sakatu Elektrotxaranga eta EH Batukada Feminista arituko dira

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X