GERTAKARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapur bat atzeman dute Bilbon, ostutako telefonoaren lokalizadoreari esker

Biktimaren lagun batek telefonoa non zegoen jakin zuen sistema horri esker, gizona harrapatu eta atxikita izan zuen Ertzaintza etorri zen arten.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, sakelako telefono bat lapurtzea leporatuta. Biktimaren lagun batek topatu eta berarekin izan zuen Polizia agertu arte.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atxiloketa goizaldean izan da. Antza, Bilbo Zaharretik zioan gizon bati ostu zion telefonoa 40 urteko atxilotuak, goizaldeko 05:00ak aldera, eskutik kenduta.

Haren lagun batek, telefonoa aurkitu zuen Marzana kalean, lokalizadoreari esker. Ustezko lapurra topatu zuten han eta eurekin atxiki, Ertzaintza etorri arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X