Ibilbideen eta geltokien aldaketak, Behobia-Donostia lasterketa dela eta
Datorren azaroaren 12an, igandean, 53. Behobia-Donostia lasterketa dela eta, hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko aldaketak izango dira. Trafiko aldaketa horiek larunbatean bertan hasiko dira.
Donostiako Udalak jakiarazi duenez, hauek izango dira aldaketak:
Azaroaren 11a, larunbata
Larunbatean, azaroaren 11a, 23:10etik aurrera, tribuna baten instalazioa dela eta, Egia-Intxaurrondo (9) eta Benta Berri-Añorga (25) lineen, eta Benta Berri-Berio-Añorga (B1), Egia-Intxaurrondo (B3), Mirakontxa-Benta (B8) eta Berri-Seminarioa gautxori zerbitzuen Boulevardeko geltokiak Legazpi kalera lekualdatuko dira gau osoan zehar.
Azaroaren 12a, igandea
5-B. Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa, 19-Aiete-Bera Bera eta 25-Benta Berri-Añorga
- 7:00etatik 09:45era eta 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, Boulevard eta Gipuzkoa plazako geltokiak Okendo kalera eramango dira.
- 09:45etik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geltokia Zubieta kalean, Londres Hotelean edo Urbieta 6an egongo da. Boulevard, Okendo kale eta Gipuzkoa plazako geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira.
21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak
- 7:00etatik 09:45era eta 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Okendo kalean egingo da. Boulevardeko geltokiak Okendo kalera eramango dira.
- 09:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Urbieta kalean egingo da. Boulevard eta Okendo kaleko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira.
8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo, 29-Hego Intxaurrondo eta 42-Aladapa-Egia
- 7:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Etxaide kalean egingo da. Kursaalean ez da geldialdirik egingo eta Boulevard eta Askatasunaren hiribideko geldialdiak Etxaide kalean egingo dira.
- 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, Boulevard eta Askatasunaren hiribideko geltokiak Legazpi kalera eramango dira.
13-Altza
- Erdialderantz:
-7:00etatik 9:30era gutxi gorabehera, Nafarroa hiribideko eta Kursaaleko geldialdiak kenduko dira eta Galtzada Nagusira eta Colón pasealekuko 27ra eramango dira.
- 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Casares Pasealekuko, Buenavista, Escalerillas, Herrera, Gaiztarro, Mirakruz Gaineko, Ulia, Toki Eder eta Groseko geldialdi guztiak Ategorrieta 31n, Galtzada Nagusian eta Colón pasealekuan egingo dira. Linea horien erabiltzaileek zerbitzua Herrera pasealekuan har dezakete, edo 8, 29 eta 31 lineak erabili alternatiba gisa, Zubiaurre pasealekuan, Erdialderantz.
- Altza alderantz: 7:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, Boulevardeko geldialdia Askatasunaren hiribideko 3an egingo da.
14-Bidebieta
- Erdialderantz: Zerbitzuaren hasieratik 14:30era inguruan gutxi gorabehera, Elosegi 283, Mirakruz Gaina, Ulia, Elosegi 43 eta Ategorrieta 65eko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira. Linea horien erabiltzaileek 8, 29 eta 31 lineak erabili ditzakete alternatiba gisa, Zubiaurre pasealekuan, Erdialderantz.
- Bidebieta alderantz: Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren hiribideko 7a Askatasunaren hiribideko 3ra pasatuko dira. Fernando Sasiain kaletik, Ategorrietako Erlojua, Elosegi 22, Intxaurrondo Zaharra, Mirakruz Gaina eta Elosegi 102ko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira. Autobusa desbideratuko da Ategorrietatik Garberaraino eta handik Bariantetik Pasai San Pedrorantz Bidebietan sartzeko.
24-Altza-Gros-Antiguo
- Erdialderantz, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Herrera, Gaiztarro, Mirakruz Gaina, Toki Eder eta Nafarroa Hiribideko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira, eta Galtzada Nagusiko 27an geldituko dira.
31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza
-Erdialderantz doazenean, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Zubiaurre zubiaren biribilgunean jiratu eta 8. eta 29. lineek Zubiaurren egiten dituzten ibilbide eta geldialdi berak egingo ditu. Mirakruz Gaina, Ulia, Toki Eder eta Nafarroa hiribideko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira, eta Ategorrieta 31ra aldatuko dira. Kursaaleko geldialdia Colón pasealekuko 21era aldatuko da eta Boulevard 13koa Askatasunaren hiribideko 18an egingo da.
33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio
- Berio alderantz, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Ategorrieta 65eko eta Ategorrieta 41eko geldialdiak Ategorrieta 31ra aldatuko dira.
37-Rodil-Zorroaga
-Rodil alderantz, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Pinudi eta Euskal Herria, Jaialai, Fernando Sasiain eta Rodil-go geltoki guztiak bertan behera geratuko dira. Geldialdiak Iparragirre kalean, Zurriolan eta Groseko Anbulatorioan egingo ditu.
-Zorroaga alderantz, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Mariaren Bihotza, Zurriola-Kursaal, Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren hiribidean ez da geldialdirik egingo, eta Nafarroa hiribidera, Jaialaira, Galtzara Nagusira (14 linearen geltokia) eta Colón pasealekuko 21era aldatuko dira, eta gero Frantzia pasealekutik aurrera hartuko du bere ohiko ibilbidea.
38-Altza-Trintxerpe-Molinao
-9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, ezingo da zirkulatu Buenavista, Pasai Antxo eta Molinao inguruan. Geltoki hauek zerbitzurik gabe egongo dira: Oleta, Darieta, Buenavista, Eskalantegi 15, Eskalantegi 58, Molinao Gaina, Molinao plaza eta Darieta 141. Herrera inguruan Txingurri, Herrera Euskotren, Gaiztarro eta Elosegi 111ko geltokiak bertan behera geratuko dira.
TB6 Ulia Taxibusa
Zerbitzurik gabe 8:30etik a 14:00etara gutxi gorabehera.
- Ulia alderantz: 7:10ean eta 8:10ean irteerak egingo ditu. Ondoren, zerbitzurik gabe 14:00ak arte.
- Gros alderantz: 7:30ean eta 8:30ean irteerak egingo ditu. Ondoren, zerbitzurik gabe 14:00ak arte.
Oharra:
Igandean, azaroaren 12an, Zurriola eta Ategorrieta hiribidean Ategorrietarako noranzkoan arriskua egonez gero ikusle kopuru handia dela eta, kale hauetatik ibiltzen diren zerbitzuek ondorengo ibilbideak egingo dituzte:
- 8-Gros-Intxaurrondo: Mirakruz eta Ategorrieta hiribidetik ibiliko da Jaialaiko tuneleraino 31 linearen geldialdiak eginez. Handik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.
- 17-Gros-Amara-Miramon eta 37-Rodil Zorroaga: Mirakruz eta Ategorrieta hiribidetik ibiliko dira Fernando Sasiain-eraino, 33 linearen geldialdiak eginez. Norabidea aldatuko dute Kotxetegietan eta berriro Zubiaurretik Ategorrieta 31-eraino iritsiko dira (8-14-29 lineak). Hemen hasierako geltokia izango dute.
- 41-Gros-Egia-Martutene: Mirakruz eta Ategorrieta hiribidetik ibiliko da Jaialairaino 33 linearen geldialdiak eginez. Hasierako geltokia Jaialain izango du. Handik aurrera ohiko ibilbidea egingo du Loiolarantz.
Iparragirre, Zurriola eta Nafarroa hiribideko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.
Albiste gehiago gizartea
Jaizkibelek lehen aldiz hartu du parte Salbean eta aginte-makila jaso du korporazioaren aldetik
Lehen aldiz, Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Salbean parte hartu du. Lehenik, alarde tradizionaleko ordezkariak sartu da elizara, eta, ondoren, Jaizkibelgoak. Txaloka hartu dituzte biak, eta, ondoren, udalbatza iritsi da. Irteeran, tradizioak agintzen du korporazioak aurreskua dantzatzea eta aginte-makila ematea ordezkariei. Aurten, alarde tradizionaleko ordezkariek eliza barruan itxarotea erabaki dute, ekitaldi ofiziala amaitu arte. Hartan parte hartu du Jaizkibelek. Ekitaldi hori amaitu denean, tradizionalekoak elizatik Arma plazara joan eta ekitaldi propioa egin dute.
Urraulgoitiko suteak egonkor jarraitzen du eta freskatze lanak egingo dituzte gauean
Sutea larunbat arratsaldean piztu zen, eta igande honetako 11:00etan lortu dute egonkortzea. Aireko eta lurreko baliabideek sutea erabat itzali eta lurra freskatzeko lanean jarraitu dute.
Astinduak emanez alaba hiltzen saiatzeagatik epaituko dute bikote bat Donostian astelehen honetan
Gertakari horien ondorioz, haurra Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean sartu behar izan zuten, intubatuta.
Poliziak 10 lagun atxilotu, beste zenbait identifikatu eta manifestarien aurka oldartu da Vueltaren iritsieran
Hainbat mobilizazio deitu zituzten gaurko etaparako, Israelgo talde bat (Israel Premier Tech) kirol lehiaketa horretan parte hartzen ari delako. Tentsio handieneko uneak, baina, txirrindulariak helmugara heldu aurretik jazo dira.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, kolorea eta irribarrea jarri diote zaleek egun grisari
Nerbioak dantzan, animoak goian, itsasoratu aurreko txalo zaparrada, txarangen doinua… Kontxako Banderaren lehen jardunaldi grisa kolorez bete dute arraunzaleek.
Gizon bat atxilotu dute Sevillan emakume bat hil duelakoan
Emakumeak 47 urte zituen, eta, antza denez, haren bikotekideak, atxilotuak, eman zien abisua larrialdi-zerbitzuei. Etxebizitzara iritsi zirenean hilotz topatu zuten emakumea, indarkeria-zantzuak zituela.
53 pertsona zauritu dira Bartzelonan izandako autobus istripu batean, horietako bi larri
Istripua 12:00ak jota zirenean gertatu da, C-32 autobidean, Santa Susannan (Bartzelona).
Euskotrenek astelehen honetan hasiko du neguko ordutegia tren eta metro zerbitzuetan
Hartara, ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trena edo metroa erabiltzen dutenei, aplikazio ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
29 urteko gizon bat hil da Baionako Gurutze Sainduaren elizako teilatutik erorita
Teilatua hautsi egin da, bi pertsona argazki bat egitera igo direnean; horietako bat teilatutik helduta geratu da, baina bestea erori egin da, eta bertan hil da.
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, pabiloi abandonatu batean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Atxilotuek biktima jazarri dute eta ukituak egin dizkiote. Erasoa Zorrotzaurren gertatu da, biktima baliabiderik gabeko pertsona batzuek okupatutako eraikin batean lo egiten ari zenean.