Gizon bat atxilotu dute Sevillan emakume bat hil duelakoan
Emakumeak 47 urte zituen, eta, antza denez, haren bikotekideak, atxilotuak, eman zien abisua larrialdi-zerbitzuei. Etxebizitzara iritsi zirenean hilotz topatu zuten emakumea, indarkeria-zantzuak zituela.
Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Sevillan, emakume bat hil duelakoan. Emakume horren gorpua igande honetan aurkitu dute Sevillako Valdezorras auzoan, eta indarkeria matxista kasu posible gisa ari dira ikertzen.
Emakumeak 47 urte zituen, eta, antza denez, haren bikotekideak, atxilotuak, eman zien abisua larrialdi-zerbitzuei. Etxebizitzara iritsi zirenean hilotz topatu zuten emakumea, indarkeria-zantzuak zituela.
Poliziak jakinarazi duenez, Valdezorrasen emakume bat hil zela jakinarazi zioten, eta agenteek gorpu bat zegoela baieztatu eta gizon bat atxilotu zuten.
Poliziaren oharraren arabera, ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez da hipotesirik baztertzen.
Valdezorras Sevillako aldirietako auzo bat da, eta hiriaren iparraldean dago, aireportutik gertu.
Krimen horren izaera matxista baieztatuz gero, 27 emakume izango lirateke aurten Espainiako Estatuan indarkeria matxistak hil dituenak.