Valentzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi urteko alaba emaztearen aurka egiteagatik hil ote zuen ikertzen ari dira

Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariak esan du "ikerketa lerro bat" dela hori.
18:00 - 20:00
Ustez bi urteko alaba labanaz hil duen aita epailearen esku

Alziran (Valentzia) bi urteko alaba hil zuen gizonak emaztearen kontra egiteko, mendekuz, jardun ote zuen ikertzen ari da Espainiako Polizia. "Ikerketa lerro bat da", esan du Juan Carlos Moragues Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariak kazetarien aurrean egindako agerraldi batean.

Hilketa atzo gertatu zen. Gizonak lepoa moztu zion bi urteko alabari, eta, ondoren, bere burua bota zuen bigarren solairuko leihotik behera. Zauri larririk egin ez zuenez, polizia-etxera eraman zuten, eta han izango dute, "epailearen aurrera eraman arte", Moraguesen esanetan.

Espainiako Gobernuaren ordezkariak azaldu duenez, Poliziak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. Emazteak banatzeko asmoa zuela esan omen zion gizonari, eta alaba horregatik hil ote zuen galdetu diote Moraguesi. "Baliteke, ikerketa lerroetako bat da, mendekuz hil izana, baina ikerketa bat da. Dena dago zabalik", erantzun du.

Emazteak aurretik gizonaren kontrako salaketarik jarrita zuen eta ustezko hiltzaileak tratu txarrengatik aurrekaririk duen galdetuta, ezetz erantzun du Moraguesek.

Hilketa salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur Alziran, herriko plazan.

__________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X