Aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herriko sagardotegiek 13,2 milioi litro ekoiztu dituzte 2017an

Sagardogileen hainbat elkartek aurtengo ekoizpenaren inguruko datuak aurkeztu dituzte gaur goizean Donostian emandako prentsaurrekoan.
18:00 - 20:00
13,2 milioi litro sagardo prest, euskal sagardotegietan

Azken urteotan izandako sagar-uztarik esanguratsuena izan denez, "Euskal Herriko sagardotegiek 13,2 milioi litro sagardo" ekoiztu dituzte 2017an. Erabilitako sagarren % 85 bertakoak dira, eta % 15, berriz, kanpotik ekarritakoak.

Euskal Herriko hainbat sagardo elkartek jakinarazi dituzte datuok gaur goizean Donostian emandako prentsaurrekoan. Boulevarden ipinitako Sagar Apurua baserri-dolarean egin dute ekitaldia. Sagardoaren inguruko antzinako ohiturak erakusten dizkiete bisitariei bertan.

Bestalde, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen 4 milioi litro ere egin dituztela azaldu dute, 47 sagardotegitan, 2016an baino 14 gehiagotan.

Sagarraren kalitatea

Aurtengo sagarra "handia izan da eta etekin ona" atera diote. Horrenbestez, "sagardo arina, argia eta fina" egin dute. Oro har, "oreka eta gorputz" ona ditu.

Sagardogileen esanetan, "urrian izandako tenperatura onari esker", muztioak azkarrago irakin duenez, "usain gozoa" du. Dena den, produktu bakoitzak "ezaugarri propioak" dituela berretsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X