Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du Bilboko hilketa argitzeko
Albiste gehiago gizartea
Aburtok orain arteko Aste Nagusiaren balantze positiboa egin du
BIlboko Aste Nagusia azken txanpan sartzera doa. Asteburuari begira ere, poza eta alaitasuna nagusi izatea eta bestelakoez hitz egin behar ez izatea espero du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko seigarren gauean, bat ukituengatik eta beste bat genero indarkeriagatik
Hala ere, atxiloketa gehienak lapurretengatik edo ebasketengatik izan dira.
Beroak "ondorio katastrofikoak" izango ditu langileentzat etorkizunean, OMEk ohartarazi duenez
Duela gutxi argitaratutako txosten baten arabera, 2.400 milioi pertsona muturreko tenperaturen eraginpean egon daitezke lanean ari diren bitartean.
Korapilatsua eta arriskutsua, Faltzesko Piloneko seigarren entzierroa
Faltzesko Piloneko seigarren entzierroak minutu bat eta 7 segundo iraun du, eta Hipica Zahoriko zezenak izan dira protagonista. Hainbat eroriko eta estropezu izan dira ibilbidean zehar. Horien artean, hasiera-hasieran zezen batek izandako erorikoa.
Suteen egoera salatzeko manifestazioak egin dira Galizian eta Gaztela eta Leonen
Espainian baso-suteak izaten ari dira udako protagonistak. Hori dela eta, manifestazioak burutu dira Galizian eta Ponferradan, lurraldeko egoerak salatzeko eta tokian tokiko gobernuaren dimisioa eskatzeko.
67 urteko mendizale irundar bat hil da Ekialdeko Pirinioetan erorita
Istripua Calit mendian gertatu da eta hildakoarekin batera zihoan emakumea onik atera da. Hildakoa eta haren emaztea eskarmentu handiko mendizaleak dira, eta ezbeharra ikertzen ari den Jendarmeriaren arabera, ekipamendu egokia zeramaten.
Bilboko Konpatsek eraso sexisten aurkako elkarretaratzea egin dute
Arriaga Antzokiaren aurrean egindako elkarretaratze jendetsu batean, Bilboko Konpartsek azken egunetan izandako eraso sexisten aurka egin dute. Aste Nagusiaz gozatzeko gonbitea luzatu diete herritarrei, baina erasotzaileei etxean geratzeko eskatu diete.
Antonio Aretxabala, geologoa: "Mendia ustiatzen duen jendeak zaindu behar du"
Antonio Aretxabala geologoak adierazi du bereizi egin behar direla basoa ekosistema gisa eta mendia industria-ustiapen gisa, hortxe baitago arriskua. Ohartarazi du hurrengo uholdeak okerragoak izango direla inguruan, lurra higatuta dagoelako. Ohartarazi du, gainera, norbaitek baso-sute batetik onura ateratzea arriskutsua dela.
Txupinerek ere egun handia dute Aste Nagusian!
Bilboko Aste Nagusiko txupinerak gaur eguerdian bildu dira, urtero bezala, Areatzako ohiko ongietorria egiteko. Guztiek txupinak bota dituzte berriro, euren uniformea jantzita, Malu Crespok duela 40 urte jantzi zuen jaka gorri tipikoarekin.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea etxeko hozkailuaren kontra bultzatu eta mugikorra botatzeagatik
Eraso matxista asteazken arratsaldean jazo zen, Pilar auzoko etxe batean. Emakumeak hematoma bat zuen aurpegian.