EMAKUNDEren txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizia-etxeen maskulinizazioak emakumeen zaurgarritasuna handitzen du

Emakumeek egindako delituak gizonezkoek egindakoak baino askoz ere gutxiago dira, eta gizonezkoenak baino arinagoak eta indarkeria erabili gabe eginak dira gehienak, Emakunderen ikerketaren arabera.
18:00 - 20:00
Komisaldegien maskulinizazioak emakumeen zaurgarritasuna handitzen du

Polizia-etxeak bezalako oso gune maskulinizatuetan emakume izateak pertsona horien zaurgarritasuna handitzea eragiten duela ondorioztatu du Emakunderen ikerketa batek.

Lohitzune Zuloagak, Estibaliz de Miguelek eta Miren Ortubayk egindako "Experiencia de la detención policial en las mujeres de la Comunidad Autónoma del País Vasco" izeneko txostena aurkeztu du astearte honetan Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak.

Ikerketak 2011-2016 epean EAEn Poliziak atxilotutako emakumeen esperientzia aztertzen du, genero-ikuspegitik.

Landaidaren hitzetan, genero-diferentziak daude polizia-estatistiketan agertzen diren emakumeen bolumenari dagokionez, hauek egiten dituzten delitu motei eta delitu horiek dituzten ondorioei dagokienez, atxiloketaren esperientzia pertsonalari dagokionez (bizi dituzten emozioak eta kezkak kontuan hartuta), eurek dituzten beharrei dagokienez, eta polizia-erakundeak haiek identifikatzeko moduari eta ebazteari dagokienez.

Azken urteetan arau-hausteren bat egitea egotzi dieten emakumeen guztizko bolumenak gora egin duen arren, gizonen bolumenarekin alderatuta gutxiengo izaten jarraitzen dute: batez beste, emakumeak % 10,9 diren bitartean, gizonezkoak % 89,1 izatera heltzen dira.

De Miguelek azaldu duenez, emakumeek delitu arinagoak egiten dituzte eta normalean ez dute indarkeria erabiltzen. Zifren bilakaera analizatuta agerian geratzen da, gainera, kasuen erdian ondarearen aurkako delitua dela arau-hauste mota nagusia. Kategoria horretako delituen hiru laurden ebasketak dira. Identifikatutako profilaren arabera, normalean gizarte-bazterketa eta gizarte-marjinazioa bizi duten emakumeak dira.

Beti zaila den atxiloketaren esperientziak, emakumeen kasuan, kontuan hartu beharreko hainbat gai garrantzitsu loturik darama berarekin, bai bizipen subjektiboan (estigmatizazioa eta beldurraren esperientzia handiagoa, eta seme-alabekiko kezka handiagoa), bai garbitasuna eta higienea, gorputzaren bizipena eta abar bezalako elementuei dagokienez erakunde maskulino batekin duten elkarrekintzan.

Familia-esparruan gertatutako indarkeriarekin lotutako atxiloketak

Familia-esparruan gertatutako indarkeriarekin lotutako akusazioak edo atxiloketak Ertzaintzaren estatistiketan hirugarren delitu-kategoria gisa agertzen dira. Kasu horretan, inputatuen edo atxilotuen % 14 emakumeak dira.

Aurrekariak kontuan hartuta, “kontrasalaketak” deitutakoak dira. Kasu gehienetan, gizona atxilotu egiten dute eta emakumea inputatu. Polizia-erantzunak “objektibitate eta neutraltasuneko” irizpideak jarraitu ohi ditu.

Hortaz, bi aldeek oldarkor jardun dutela ondorioztatzeko zantzurik badago, biak inputatzen dituzte. Ikertzaileek azpimarratutakoaren arabera, irizpide horrek ez ditu kontuan hartzen defentsa gisa erabilitako indarkeria edo erasoan erabilitako intentsitatea bezalako errealitateak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X