Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat zauritu da Santurtzin, garabi bat etxebizitza eraikin batean erorita

Sei familia ebakuatu egin behar izan dituzte etxebizitza eraikinean. Langilea Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Garabia etxebizitza eraikin baten gainean erori da

Langile bat arin zauritu da arratsalde honetan Santurtzin (Bizkaia), eraikitzen ari diren eraikin bateko garabia etxebizitza eraikin baten gainean erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Etxebizitza eraikinean, sei familia ebakuatu behar izan dituzte.

Istripua 15:40an jazo da, Iparragirre etorbideko 89. zenbakiaren parean.

Zauritutako langilea Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

 

SANTURTZI ACCIDENTE GRUA

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu