Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Udalak proposatu dituen segurtasun-neurriak

Segurtasunerako Itunak zortzi puntu eta 25 neurri biltzen ditu, EiTBk jakin ahal izan duenez.
Otxarkoagan bi adineko hilda topatu zituzten, 2018ko urtarrilaren 18an. Argazkia: EFE
Otxarkoagan bi adineko hilda topatu zituzten, 2018ko urtarrilaren 18an. Argazkia: EFE

Azkenaldian Bilbon hainbat eraso izan dira eta horrek ezinegona sortu dute herritarren artean. 2017ko abenduaren 23an Ibon Urrengoetxea zornotzarra hil zuten bi adingabek Bilbo erdigunean eta atzo bi adineko hilda topatu zituzten Otxarkoaga auzoko etxebizitza batean, indarkeria zantzuekin.

Testuinguru horretan, Udalak joan den urteko irailean iragarritako 'Segurtasunerako Ituna' landu du eta oposizioko taldeei igorri die. Hamabost eguneko epea izango dute ekarpenak egiteko.

Aurretik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailera igorri zuten dokumentua, bertan proposatutako neurriak adituek azter zitzaten.

Juan Mari Aburto alkateak espero du lehendabiziko neurriak otsailean jarriko dituztela indarrean.

EiTBk 'Segurtasunerako Ituna'ren behin-behineko dokumentua eskuratu du. Hauek dira biltzen dituen puntuak eta segurtasun-neurriak:

1- Segurtasunerako itun politikoa:

Ituna sinatu dugun alderdi politikook ekimen honen beharrizana aitortzen dugu, baita Bilboko herritarren mesedetan izango dela ere.

2- Segurtasuna eta bizikidetza:

Herritarren segurtasuna, bizikidetza baketsuari, indarkeria ezari, bide eta espazio publikoak modu baketsuan erabiltzeari, pertsona segurtasun fisikoa bermatzeari eta delitu ezari lotuta dagoela ulertzen dugu.

3- Itunaren hamar baloreak:

- Pertsonen duintasuna.

- Batasun soziala.

- Hiriaren garapen ekonomikoarekiko konpromisoa.

- Parte-hartzea eta erantzukizuna.

- Gardentasuna eta gobernu ona.

- Elkarlana.

- Berrikuntza.

- Berdintasuna.

- Bizi kalitatea.

- Delituei aurre egiteko irmotasuna.

4- Hamar lehentasunak:

- Emakumeak.

- Adingabeak.

- Adinekoak.

- Biktimak.

- Komertzioa.

- Ondasuna.

- Bizikidetza.

- Ekitaldiak.

- Errespetua.

- Aisialdi arduratsua.

5- Prebentzio politikak eta emaitzak:

- Emakumezkoen, adinekoen eta pertsona kalteberen biktimizazio tasak kontrolatu dira.

- Udaltzaingoa beste polizia edo sistema legal batzuekin elkarlanean aritzea lehenetsiko da.

- Prebentzio protokoloak ezarriko dira, Udaleko beste sail batzuekin elkarlanean.

- Segurtasun mekanismoak ezarriko dira, ekitaldi handietara joaten diren pertsonen segurtasuna bermatzeko.

- Komertzioetan segurtasuna bermatzeko plan zehatz bat landuko da, merkatariekin elkarlanean.

- Segurtasunari lotuta herritarrek egindako eskaerak biltzeko parte-hartze prozedura bat jarriko da abian.

- Udaltzaingoak bere jardunari buruzko datuak argitaratuko ditu hilero bere webgunean.

6- Udaltzaingoa, segurtasunerako tresna:

Itunean adierazitako konpromisoak betetzeko Udalak duen tresna nagusia Udaltzaingoa da.

7- 25 neurri zehatz:

- Lantaldea handitu, auzoak zaintzeko.

- Lan-eskaintza publikorako deialdia, urtean behin.

- Bitartekoen lan-poltsa sortu.

- Auzoak zaintzeko Polizia Komunitarioaren unitate berezi bat sortu.

- Auzoetan herritarren segurtasunerako taldea sortu.

- Segurtasunerako metodologia ezarri.

- Auzoetan segurtasunari buruzko tailerrak egin.

- Deustu zaintzeko taldea sortu.

- Abando zaintzeko taldearen egoitza ireki.

- Ibaiondo zaintzeko taldearen egoitza aldatu.

- Biktimen Arretarako unitatea sortu.

- Adingabeen arretarako zerbitzuen gutuna landu.

- Emakumezkoen arretarako zerbitzuen gutuna landu.

- Arrisku egoerak  aurreikusteko protokoloa landu, haurren eta adingabeen kasuan.

- Arrisku egoerak aurreikusteko protokoloa landu, emakumezkoen kasuan.

- Aplikazio bat sortu, erasoen eta eraso-arriskuen berri berehala emateko.

- Arrisku egoerak aurreikusteko protokoloa landu, adineko pertsonen kasuan.

- Arrisku egoerak aurreikusteko protokoloa landu, pertsona kalteberen kasuan.

- Polizia prozedurak berritu, Itunaren baloreak gehituta.

- Egoerari buruzko ikerketa bat, lau hilean behin.

- Emaitzak neurtzeko sistema iraunkor bat ezarri.

- Zirkulazioko unitate gehiago jarri eta errefortzu taktikorako unitateak indartu.

- Komertzioei zuzendutako segurtasun plan zehatz bat landu.

- Ostalaritza eta aisialdiari lotutako establezimenduak ikuskatzeko urteko plan bat landu.

- Aisialdiarekin lotuta herritarrek dituzten kexei erantzuteko zerbitzuen gutuna ladun.

- Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren eskumenak bereizten dituen akordioa (1992an egin zen) egokitu.

8- Itunaren jarraipena eta ebaluazioa:

Segurtasunerako Itunaren jarraipena egiteko talde bat osatuko dute. Akordioa sinatzen duten alderdietako bozeramaileak eta Herritarren Segurtasunerako zinegotzia izango dira bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X