Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEk minbiziaren biziraupen tasa handiena du Europan

Gizonen kasuan, biziraupen tasa % 52koa da eta emakumeen kasuan % 60koa. Datuak, Europa eta Espainiakoak baino hobeak dira.
Emakume bat mamografia bat egiten. Argazkia: EiTB.
Emakume bat mamografia bat egiten.

Minbiziaren biziraupen indizea asko hazi da azken urteetan Euskadin. 2000 eta 2012 urteetan jasotako datuen arabera, minbizia diagnostikatu eta bost urtera, gizonen kasuan, biziraupen tasa 49,2tik  % 52ra hazi da eta emakumeen kasuan 57,1etik  % 60ra.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko, Osakidetzako, Onkologikoako, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Epidemiologia eta Osasun Publikoko CIBEReko profesionalen talde batek parte hartu dute asteazken honetan, Bilbon, Jon Darpon Osasun sailburuak aurkeztutako ikerketan.

EAEn 2000 eta 2012 urteen artean diagnostikatutako tumore inbaditzaile guztiak aztertu zituzten, 14 urtetik gorako herritarretan, Minbiziaren Herritarren Euskal Erregistroaren datuekin.

Datuak, Europa eta Espainiakoak baino hobeak dira. Europak 5 urteko biziraupen erlatiboa izan zuen tumore guztietarako, eta antzeko epean, % 50,3 gizonetan eta % 58 emakumeetan. Estatuari dagokionez, Espainiako biziraupen-tasa ere % 48,9tik beherakoa da gizonetan eta % 58tik beherakoa emakumeetan.

Minbizi kasuak aztertuz gero, prostatako minbizia duten 10tik bederatzik bizirautea lortzen dute. Bularreko minbizian, biziraupen tasa ere altua da, %86koa.

Aipatzekoa da baita ere, bai gizonezko zein emakumezkoen kasuan koloneko eta ondesteko minbizien biziraupen tasak gorakada nabarmen izan duela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X