Minbiziaren diagnostiko berrien % 61 65 urtetik gorako pertsonenak dira
Minbiziari dagokionez, Estatuko diagnostiko berrien % 61 65 urtetik gorako pertsonenak dira, bai emakumezkoetan baita gizonezkoetan ere; kasu berri horien % 4, berriz, 39 urtetik beherakoenak dira. Hala dio Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak bultzatutako Minbiziaren Behatokiak; datuak gaixotasun horren aurkako Mundu Egunaren atarian argitaratu dituzte, igande honetan baita jardunaldi hori.
Aipatutako Behatokia informazio-, truke-, ezagutza- eta lankidetza-gunea da; minbiziari buruzko estatistikak jasotzeko erreferentea da, eta, besteak beste, eraginari buruzko datuak biltzen ditu, bai eta prebalentziari buruzkoak, biziraupenari buruzkoak eta hilkortasunari buruzkoak ere.
Horren arabera, 2017an, Estatuan 228.482 minbizi-kasu berri diagnostikatu zituzten, larruaren minbizia kontuan izan gabe (melanoma, aldiz, zenbatuta dago). % 60 gizonezkoetan diagnostikatu zituzten (137.234), eta % 40, aldiz, emakumezkoetan.
Minbiziaren diagnostikoak gero et ugariagoak izan dira azken bost urteotan; 2013an, 218.121 kasu izan ziren; 2014an, 219.769; 2015ean, 222.549; eta 2016an, 225.549.
Eraginaren 2035erako aurreikuspena
Mediku Onkologiaren Espainiako Elkarteak astelehenean emandako prentsaurreko batean esan zutenez, 2035erako, Estatuan, aurreikuspena da 315.423 kasu berri izatea; mundu-mailan, aldiz, aukera dago 2012an izandako 14 milioietatik 24 milioietara igarotzeko, aipatutako 2035erako.
Behatokiak azaldu du minbiziak bereziki adineko pertsonei eragiten diela; emakumezkoetan zein gizonezkoetan, eragin-tasak handiagoak direla, adinak aurrera egin ahala. 50 urteetatik gora, nabarmen handiagoa da gaixotasunaren eragina.
Minbizi-motez hitz eginda, koloneko eta ondesteko minbizia da hedatuena (% 15), prostatakoa da bigarrena zerrenda horretan (% 13), biriketakoa dator gero (% 12), eta bularreko minbizia da laugarrena (% 11).
Emakumezkoetan, bularreko minbizia da gehien diagnostikatzen dutena (% 29), eta ondorengoak datoz zerrenda horretan: kolonekoa eta ondestekoa (% 15), biriketakoa (% 6), uterokoa (% 6), eta obulutegikoa (% 4).
Gizonezkoetan, eraginik handiena duena prostatakoa da (% 22), eta, gerora, hauek nabarmentzen dira: biriketakoa (% 17), kolonekoa eta ondestekoa (% 15), gernu-maskurikoa (% 9), eta sabelekoa (% 4).
Prebalentziaren gaineko aurreikuspenak
Behatokiak 2017rako egindako prebalentzia-aurreikuspenen arabera, 579.665 gaixok jarraitzen dute bizirik, egun, diagnostikoa jaso eta bost urtera.
Gero eta handiagoa da biziraupena minbizi-gaixoen artean; egun, diagnostikoa jaso eta bost urtera, gaixoen % 53-55 daude bizirik.
Prebalentzia aztertuta, emakumezkoetan, bularreko minbizia dago zerrendako aurreneko postuan (% 41), kolonekoa eta ondestekoa da bigarrena (% 14), eta uterokoa hirugarrena (% 5).
Gizonezkoetan, prebalentziari dagokionez, prostatako minbizia dago lehenengo tokian (% 31), kolonekoa eta ondestekoa dator gero (% 14), eta gernu-maskurikoa (% 12).
Behatokiak zehazten duenez, 2017an, 109.425 lagun hil ziren minbiziagatik Estatuan; hau da, heriotza guztien % 27. Gizonezkoetan, lehen heriotza-kausa da (67.021), eta emakumezkoetan, bigarrena (42.404).
Hilkortasunari buruzko datuak
Minbiziak eragindako hilkortasun-kasuen % 75 65 urtetik gorako pertsonenak dira.
2017an minbiziaren ondorioz hildako guztiak kontuan izanik, horietako 56.496k 75 urte edo gehiago zituzten; 13.747k, 70-74 urte zituzten; 11.835ek, 65-69; 9.499k, 60-64; eta 7.825ek, 55-59.
Hauexek dira minbizirik hilgarrienak: biriketakoa, kolonekoa eta ondestekoa, pankreakoa eta bularrekoa. Hilkortasunak gorakada izan du azken bost urteotan; 2014an, 105.633 lagun hil ziren; 2015ean, 106.572; 2016an, 108.207. 2013an, 2014an baino pixka bat handiagoa izan zen kopurua: 106.535 lagun zendu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.