Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

67 urteko gizon bat zauritu da Andoainen, kea arnastuta

Sutea 18:10 aldera piztu da Karrika kaleko 8 zenbakiaren hirugarren solairuko etxebizitza batean. Sukaldean zegoen eltze batek su hartu eta ke-mordoa sortu du.
Andoaingo (Gipuzkoa) Karrika kaleko 8. zenbakia. Irudia: EiTB
Andoaingo (Gipuzkoa) Karrika kaleko 8. zenbakia. Irudia: EiTB

67 urteko gizon bat Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Biktimaren etxeko sukaldean sutea piztu da, Andoainen (Gipuzkoa).

Gertakariak 18:10 aldera jazo dira Karrika kaleko 8 zenbakiaren hirugarren solairuko etxebizitza batean, iturrien arabera.

Suhiltzaileetako iturriek zehaztu dutenez, sukaldean zegoen lapiko batek su hartu eta ke-mordoa sortu du. Ertzaintzak etxebizitzako bizilagun bakarra erreskatatu behar izan du.

Ertzainak berehala bertaratu dira eta etxebizitzako atea bota dute, gizona erreskatatzeko.

Hala ere, eraikina badaezpada hustu dute, suhiltzaileek eltzearen sugarrak itzaltzen zituzten bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X