Motozikleta gidari bat hil da Aiaran, zirkulazio istripu batean
Motozikleta bat hil da ostiral honetan Aiaran (Araba), zirkulazio istripu batean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi autok eta motozikleta batek elkar jo dute 18:00etan, A-624 errepidean.
Horren ondorioz, bi gurpildun ibilgailuko gidaria hil egin da.
Albiste gehiago gizartea
Rozalen musikariak liluratu egin ditu Bilbon bildutako zaleak
Albaceteko artistak kontzertua egin du, bart, Europa Parkeko eszenatokian.
Gizon bat ikerketapean, autoa mozkor eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik, bi bidaiari gorputza sabaitik ateratzen ari zirela, Iruñean
23 urteko gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertu dute. Autoan zihoazen bi bidaiariak ere salatu dituzte, segurtasun-uhalik gabe zihoazelako, mugikorrarekin grabatzen.
Baso-suteek 350.000 hektarea baino gehiago erre dituzte abuztua hasi denetik, Espainian
Oraindik, hogei bat su daude aktibo Gaztela eta Leonen, Galizian eta Extremaduran, eta haizea sua itzaltzeko lanak zailtzen ari da hainbat tokitan. Bien bitartean, azken orduetan Leongo iparraldean botatako euriak garrak kontrolatzen lagundu du Europako mendien inguruan. Bestalde, EAEtik sua itzaltzera joandako suhiltzaileek etxerako bidea hartu dute.
11 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren gauean; batek osasun-langileei eraso egin die
Atxiloketa gehienak indarkeriaz egindako ebasketekin eta lapurretekin lotuta daude. Dena dela, beste delitu batzuk ere jazo dira, eta gizon bat ere atxilotu dute emakume bati ukituak egitea leporatuta.
Hona hemen Faltzesko Piloneko bosgarren entzierroko irudiak
Faltzesko Piloneko bosgarren entzierroak minutu bat eta 11 segundo iraun du, orain arteko bigarren entzierro luzeena izan da eta Eulogio Mateo de Carcarren zezenak izan dira protagonista. Hainbat eroriko eta estropezu izan dira ibilbidean zehar.
Trafiko astuna euskal errepideetan, arratsaldean abiatuko den Itzulera Operazioaren atarian
Itzulera Operazioa 15:00etan abiatuko da ofizialki. Oporretatik buelta askoz ere modu mailakatuagoan egiten denez azken urteotan, bi asteburuz izango dute aktibo dispositiboa: abuztuaren 21etik 24ra, eta 28tik 31ra.
Mocedades taldeak Bilboko Aste Nagusian jo du, 24 urte geroago
Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) lagun, Abandoibarreko eszenatokira igo dira bart Mocedades taldeko kideak, eta zaleek gozatu egin zuten emanaldiaz.
Euriak gorabehera handiak eragin ditu zirkulazioan: istripu ugari eta errei-mozketak
Erandion (Txorierri) izan dira gertakari nabarmenenak, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira Avanzada eta Arrontegin. Usurbilen, gainera, AP-8an gorabeherak izan dira, istripu baten ondorioz. Nolanahi ere, 09:00ak aldera ohikora itzuli da egoera.
Abisu horia ezarri dute Bizkaian eta Gipuzkoan eguerdira arte, euriagatik
Nafarroa iparraldean 15:00ak arte egongo da indarrean euriagatiko abisu horia. Euskalmetek zabaldutako datuen arabera, Gipuzkoa ekialdean pilatu da euri gehien. Zehazki, 24 orduan 64 litro bildu dituzte Oiartzunen eta 60 litro baino gehiago, Behobian.
Sutea gertatu eta bost egunera, San Vicente de Leirako (Ourense) bizilagunak herrira itzuli ahal izan dira
Ourenseko San Vicente de Leira herrian, suak kalte handiak eragin ditu. Herriko etxeen % 80 kiskalita daude. Herrira itzul diren herritar batzuekin hitz egiteko aukera izan du gaur EITBk.