Lapurretak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caixako bi banketxetan lapurreta egin dute, Errenterian eta Lezon

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, lapurretan jarduteko modua antzekoa izan baita bi kasuetan, eta baliteke pertsona berak egin izana.

Caixak Gipuzkoan dituen bi bulegotan lapurreta izan da asteazken goiz honetan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, lapurretan jarduteko modua antzekoa izan baita bi kasuetan, eta baliteke pertsona berak egin izana.

Lehen lapurreta 08:30ean gertatu da Errenteriako Aita Donostia kalean, Beraun eta Galtzaraborda auzoen artean. Gizonezko bat sukurtsalera sartu eta arma zuriz mehatxu egin die langileei.

Hala ere, ez du lapurreta egitea lortu, ihes egin baitu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bigarren lapurreta, 10:00etan eman da Lezon, Jaizkibel etorbidean Caixak duen bulegoan. Lapurreta egiteko modua antzekoa izan da, baina horretan, lapurrak "diru kopurua bat" eramatea lortu izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X