Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon komunetan emakumeak mugikorrarekin grabatzeagatik

Zubiarte merkataritza-zentroko komunetan eskuko telefonoarekin emakumezkoak grabatzen harrapatu dute 40 urteko gizonezkoa. Gainera, gazte batzuei eraso egin izana ere leporatu diote.
Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan jazo da gertaera. Argazkia: EiTB
Bilboko Zubiarte merkataritza-zentroan jazo da gertaera. Argazkia: EiTB

40 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon, Zubiarte merkataritza-guneko komunetan bere sakeleko telefonoarekin emakumezkoak grabatzeagatik, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Gertaera joan den ostiralean jazo zen. Emakumezkoen komunetan zegoen gazte batek eskuko telefono bat  ikusi zuen atearen gainean: komun barrua grabatzen ari zen. Gaztea komunetik atera zen, eta bere lagunek lagunduta, grabaketa hori egiten ari zen gizonezkoa atxikitzen saiatu zen. Horrek, ordea, aurre egin, eta ihes egitea lortu zuten.

Orduan, neskak oihuka hasi ziren merkataritza-zentroan, eta bertan zegoen beste gazte talde batek gizonezkoa harrapatzea lortu zuen.

Ertzainek ustezko erasotzailearen sakeleko telefonoa miatu dute, eta komunetan grabatutako hainbat bideo aurkitu dituzte. Ondorioz, atxilotu egin dute. Gazteak, berriz, osasun zentro batean artatu dituzte, eta horietako hiruk salaketa aurkeztu dute.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, biktima gehiago egon daitezkeelako.

------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X