Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andoaingo eta Iruñeko bi bizilagun hil dira Sorian izandako istripu batean

Euren autoa bidetik atera da N-122an, Matalebreras herriaren parean.
18:00 - 20:00
Andoaingo eta Iruñeko bi bizilagun hil dira Sorian izandako istripu batean

36 urteko bi gizonezko, Andoaingo (Gipuzkoa) eta Iruñeko (Nafarroa) bizilagunak, hil dira gaur Sorian izandako trafiko istripu batean, Espainiako Gobernuak probintzia horretan duen Ordezkaritzaren arabera.

Ezbeharra 09:20ean jazo da, N-122 errepidean, Matalebreras herriaren parean. Lehen datuen arabera, euren autoa bidetik irten da, beste bat aurreratu ostean.

Jaiotzez senegaldarrak ziren hildako biak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X