Bizkaiko 60 familia baino gehiago aurkeztu dira adingabeak etxean hartzeko
60 familiak baino gehiagok euren burua aurkeztu dute urtebetean Bizkaian harrera-familia izateko, hau da, Foru Aldundiko tutoretzapean dauden haur edo nerabeak etxean hartzeko prest agertu dira, Bizkaiko Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Familia-harrera berri horiek "Sehaska Hutsak" kanpainaren bidez lortu dituzte. "Benetan ez duzu lekurik etxean sehaska bat jartzeko?" izan zen kanpainaren leloa, eta horrek bere isla izan zuen kalean, izan ere, sehaska hutsak eraman zituzten Bizkaiko kaleetara.
Kanpaina horri esker, Gizarte Ekintza Saileko Umeen Zerbitzuak 705 dei jaso ditu, informazio bila. Horietatik 250 solasaldi informatiboetakoren batera joan dira, eta azkenik, 62 familiak egin beharreko balorazio eta trebakuntza prozesuari ekin diote. Kanpaina horretako emaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak 1997. urteaz geroztik familia-harrerako programaren barruan antolatu dituen zazpi kanpainetako guztietatik onenak izan dira.
Isabel Sanchez Robles den Gizarte Ekintzako diputatuak azpimarratu duenez, "Bizkaia eskuzabala da, lurralde solidarioa; konpromisoa dauka pertsonekin, eta ez du ezikusiarena egiten". Dena dela, Sanchez Roblesek gaineratu du Aldundiaren kanpainak ez duela "eperik ezarrita" eta oraindik harrerarako prest dauden familia asko behar direla: "adingabeak hartzeko prest dauden pertsona eta familia gehiago behar ditugu, beti baitago beharrizana". Bizkaiko Foru Aldundiaren familia-harrerako programarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia honako hau da: 944 470 737.
Adingabeentzako aukera
Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi duenez, "familia-harrerak haur bati eskaintzen dio, behar den denboran, afektua, ardura eta laguntza ematen dizkion ingurune batean hazteko aukera, adingabeari harrera-familia batean garatzen eta integratzen laguntzeko asmoz, familia horretako kide bat izango balitz bezala".
Egun, 318 ume eta nerabe daude familia-harreran Bizkaian: 218 familia zabalean (aitona-amonekin eta osaba-izebekin, batez ere) eta gainerakoak (100 inguru) beste familia batekin. Aldundiko tutoretza-zentroetan, berriz, 475 adingabe bizi dira, "eta horietako asko ederto asko bizi litezke harrera-familia batean". "Umea etxean, familian, hartzen duenak abegi egiten dio: zaindu, eroapena izan, ulertu, eta batez ere laguntza eman, beharrean dago eta", azaldu du diputatuak.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.