Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da bihotzekoak jota Donostian, Ertzaintzarekin izandako liskar batean

Liskarra Altza auzoko etxebizitza batean gertatu da. Emakume batek laguntza eskatu du, gizon bat mehatxuka ari zitzaiolako.

39 urteko gizonezko bat hil da gaur goizaldean Donostiako Altza auzoan, bihotzekoak jota, etxebizitza batean Ertzaintzarekin liskarra izan ostean. Etxearen jabeak deitu dio Ertzaintzari, gizon bat mehatxatzen ari zitzaiolako. Segurtasun Sailaren arabera, gizonak indarkeriaz hartu ditu agenteak, ustez drogaren baten eraginpean. Hala, hainbat lesio eragin dizkie ertzainei.

Agenteek atxiki egin behar izan dute, eta bihotzekoak eman dio. Anbulantziaren zain zeuden bitartean suspertzen saiatu diren arren, ezin izan dute ezer egin. Osasun-langileek hilda zegoela baieztatu dute.

Horrez gain, sei ertzain artatu behar izan dituzte, liskarrean jasandako lesioen ondorioz. Ertzaintzak atestatua ireki du, gertaera aginpide judizialaren esku uzteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X