Mobilizazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsiodunak kalera irten dira Bilbon pentsio duinak aldarrikatzeko

Kaltetuek iritzi kontrajarriak helarazi dituzte PPk eta EAJk adostutako akordioaren inguruan. Pentsiodunek kolektiboko talderik aktiboenak, esaterako, desadostasuna agertu du.

Pentsiodunak kalera irten dira beste behin ere Bilbon larunbat honetan, pentsio duinak aldarrikatzeko. PPk eta EAJk Espainiako Aurrekontu Orokorren inguruan adostutako itunaren ostean deitu dute mobilizazioa. Bi alderdien akordioren arabera, pentsioek % 1,6 egingo dute gora 2018an eta KPIaren arabera, berriz, 2019an.

Halaber, bizi-itxaropenarekin lotura duen iraunkortasun faktorea 2023ra arte luzatzea ere hitzartu dute popularrek eta jeltzaleek. Batzuen ustez, igoera lehen urratsa da; beste gehiengoaren iritziz, ordea, ez da nahikoa.

Pentsiodunen kolektiboko talde aktiboena ez dago neurriekin ados, eta mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X