Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

#Kontaezazu: patriarkatuaren 'trapu zikinak' azalerazteko ekimena

Dozenaka milaka emakumek jasan dituzten sexu-erasoak kontatu dituzte Twitter sare sozialean.
18:00 - 20:00
'La Manada'ren sententziak eragin duen haserrea sare sozialetara zabaldu da

'La Manada' auziaren epaiketako ebazpenak eragindako haserrearen ondotik, #Kontaezazu ekimena jarri dute abian sare sozialetan, indarkeria matxistaren biktimen testigantzak publiko egin eta emakume horiei guztiei ahotsa emateko.

Cristia Fallaras idazleak bultzatu du ekimena, "patriarkatuaren trapu zikinak azalerazteko asmoz". Dozenaka milaka emakumek jasandako sexu-erasoak kontatu dituzte Twitter sare sozialean, eta asteburuan #Kontaezazu traola trending topic izan zen.

Fallarasek EFE agentziari adierazi dionez, "ekimen honen helburua emakumeok pairatzen dugun minaren memoria eraikitzea da".

"Emakumeok ez dugu kontakizunik, lapurtu egin digutelako. Erakundeek eta komunikabideek ez dute emakumeen kontrako indarkeriaren kontakizuna egin. Beraz, kontakizun hori emakumeok sare sozialen bidez egiteko unea iritsi da", azpimarratu du.

"Emakumeak elkarren artean identifikatzeko balio izan du ekimenak. Gehien errepikatu den adierazpena 'niri soilik gertatzen zitzaidala uste nuen' izan da. Baina bat-batean emakume horrek ikusten du bere kasua ez dela bakarra eta indarkeria matxista gezurra denaren ideia edo horrelakoak lizuna edo ahohandia izateagatik gertatu zaizkizula pentsatzeko joera hautsi egiten da", azaldu du.

Laura Freixas idazle feministak ohartarazi du patriarkatuaren "armarik handiena" emakumeak isilaraztea dela.

"Gehiegikeriak edo eraso arinak sufritu  ditugun emakumeontzat ekimen hau oso garrantzitsua da, gertatu zaiguna kontatuz, elkartuta, babestuta eta, ondorioz, indartsuago gaudela konturatzeko balio digu. Horrela konturatuko gara intentsitate gutxiko indarkeria hori zenbateraino ematen den emakumeon egunerokotasunean", erantsi du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X