2030 Agenda ikuspuntu feministatik erakutsiko dute Donostian
“Begirada intersekzional feminista tokian tokiko eta mundu mailako garapen iraunkorrerako 2030 agendari” jardunaldiak egingo dituzte Donostian astearte eta asteazken honetan, maiatzaren 15ean eta 16an, Tabakaleran, Haurralde Fundazioak eta UNESCO Etxeak antolatuta.
Jardunaldi hauen helburua da: 2030 agenda begirada feminista batetik ezagutzea eta horren inguruan hausnartzea, horrela, gizarteari berdintasunean eta garapen iraunkorrean aurrera joateko tresnak emateko.
Era berean, egun hauetan ingurumenaren babesa eta klima aldaketak emakumeen eta nesken artean zer-nolako eraginak dituen aztertuko dituzte. Administrazioen eta gizartearen funtsezko garrantzia ere aztertuko dute emakumeen eskubideak babesteko eta salatzeko; batez ere, sexu eta ugalketa eskubideei dagokienez.
Jardunaldiak asteartean hasiko dira, 09:00etan, aurkezpen batekin, eta 10:00etan hitzaldiak hasiko dira. Lehenengoa Emilia Reyes Zuñiga 'Equidad de Genero: Ciudadania, Trabajo y Familia' erakunde feministako kideak emango du.
Ondoren, beste hiru hitzaldi egongo dira, eta, hizlarien artean, Marianne Haslegrave Commonwealth-eko medikuntza elkartearen zuzendari eta ugalketa osasunean aditua eta Carmen Capriles ingurumen aktibista egongo dira.
Maiatzaren 16an, asteazkenean, ingurumenaren eta klima aldaketaren inguruko bi hitzaldi eta mahai-ingurua egongo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
'Justizia Dalianentzat' lelopean, Parisen hil zutenTolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean aurkitu zuten, 2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua, zatituta eta erreta, maleta baten barruan.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.