OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urdulizko Ospitaleak bloke kirurgikoa osatu du, 6 kirofano berrirekin

Kirofano berriek ekainaren 4an irekiko dituzte ateak. Gainera, 112 lanpostu berri sortuko dituzte.
Jon Darpón y la plantilla del Hopital de Urduliz. Foto: Irekia
Jon Darpón y la plantilla del Hopital de Urduliz. Foto: Irekia

Urdulizko ospitaleak bloke kirurgikoa osatu du 6 kirofano berrirekin. Ekainaren 4tik aurrera jarriko dira martxan, eta, horrela, ospitaleak 8 kirofano izango ditu denera, punta-puntako teknologia modernoarekin denak.

Kirofano bakoitzak 50 metro karratu ditu; Anestesia ondoko Bizkorketarako Unitateak, 140 metro karratu; eta Bizkorketarako Unitateak, berriz, 728 metro karratu eta 10 box.

Jon Darpon Osasun sailburua Urdulizko Ospitalean izan da jada. “Eusko Jaurlaritzak osasun-zerbitzuak zabaltzen eta hobetzen jarraitzeko eta egunero Osakidetzaren zerbitzu publikoa, unibertsala eta kalitatekoa sendotzen jarraitzeko egiten duen apustuaren tinkotasunaren erakusgarri" dela gaineratu du bisitan.

Horretaz gain, aurten Eibarko ospitale berria zabalduko dutela baieztatu du: "azpiegitura garrantzitsu horiez gain, Osakidetzak 11 ospitale orokor ditu, egonaldi ertain eta luzeko 3 ospitale, osasun mentaleko 4 ospitale eta 324 osasun-zentro".

112 langile gehiago

400 langilek egiten dute lan Urdulizko Ospitalean, gune berri hauek 112 lanpostu berri sortu baitituzte, kategoria ezberdinetan.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, 2016an ospitalea ireki zenetik 92.000 kontsulta eta beste 116.000 mediku-proba egin dira.

Horietaz gain, 31.354 larrialdi kasu eta 723 ospitaleratze artatu dituzte bertan, eta 2.066 gaixo artatu dituzte abendutik etxerako zerbitzuaren bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X