Epailearen aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neska adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita Basaurin atxilotutako gizona, aske

Basauriko dozenaka herritarrek elkarretaratzea egin dute San Migueleko Pinceles parkean, 19:00etan, sexu-erasoa gaitzesteko.
Elkarretaratzea Basaurin (Bizkaia), sexu-erasoa gaitzesteko. Irudia: EiTB
Elkarretaratzea Basaurin (Bizkaia), sexu-erasoa gaitzesteko. Irudia: EiTB

60 urteko gizon bat atxilotu zuten iragan asteazkenean, Basaurin (Bizkaia), neska adingabe bati sexu-abusuak egitea leporatuta. Epaileak galdekatu ondoren, akusatua aske utzi dute ostegun honetan, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Gertakariak salatu ondoren ikerketa bat abiatu zuen Ertzaintzak. Susmagarria ekainaren 13an atxilotu zuten.

60 urteko gizonezkoari sexu-abusu delitu bat egotzi zioten. Akusatua epailearen esku utzi dute arratsaldean. Epaileak galdekatu eta aske uztea erabaki du.

Basauriko dozenaka herritarrek, Udaleko ordezkariek lagunduta, elkarretaratzea egin dute San Migueleko Pinceles parkean, 19:00etan, sexu-erasoa gaitzesteko. Berdintasun Kontseilua osatzen duten emakumeen elkarteek deitu dute protesta.

Udala: "Emakumeen aurkako indarkeria ekintzak zigor gabe geratzerik ez dugu onartuko"

Basauriko Udalean ordezkaritza duten talde guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu, PP) “erasoa irmo arbuiatu dute” ostegun honetan. Era berean, “indarkeria matxistari aurre egiteko” konpromisoa berretsi dute.

“Indarkeria matxistarik ez onartzeko” konpromisoa agertu du Basauriko Udalak. “Emakumeek pairatzen duten egiturazko berdintasun ezaren ondorioa den indarkeria prebenitzeko eta saihesteko, gizartearen parte-hartzea sustatzeko” konpromisoa hartu du erakundeak.

“Emakumeen aurkako indarkeria ekintzak zigor gabe geratzerik ez dugu onartuko, eta beraien alboan gaudela gogorarazi nahi diegu erasoen biktimei; sinesten dizuegu eta lagunduko zaituztegu”, erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Momento en el que se produce el descarrilamiento del coche 6 del tren Iryo, captado por la cámara interior, a la altura del kilómetro 318,681 en Adamuz, antes de colisionar con el Alvia.



REMITIDA / HANDOUT por CIAF

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

28/4/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CIAFek egiaztatu du Adamuzeko trenetan ez zegoela anomaliarik, eta berretsi du istripua erreia hautsita zegoelako gertatu zela

Iñaki Barron CIAFen presidenteak astelehen honetan Senatuan esan zuenez, dituzten azterketa-elementuekin ezin da esan Adamuzko istripua ekidin zitekeenik, eta azpiegituraren akats bat egon ote zen aztertzen jarraitzen dute, erreian edo bidearen soldaduran. CIAFek adierazi du ondorioak "behin-behinekoak" direla, batzordearen ikerketak berak eta Guardia Zibilak egindakoak "aurkikuntza berriak" ekar baititzakete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X