Behin-behineko espetxealdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako tatuatzailea aske uztea errefusatu du Gipuzkoako Lurralde-auzitegiak

Behin-behineko espetxera bidali zuen instrukzioko epaileak sexu delitu ezberdinak leporatuta, besteak beste, 20 bat emakumek salatutako abusu eta jazarpenak.
Donostiako tatuatzailea atxiloturik. Artxiboko irudia: EiTB
Donostiako tatuatzailea atxiloturik. Artxiboko irudia: EiTB

Donostiako tatuatzailea aske uztea arbuiatu du Gipuzkoako Lurralde-auzitegiak. Behin-behineko espetxera bidali zuen instrukzioko epaileak sexu delitu ezberdinak leporatuta, besteak beste, 20 bat emakumek salatutako abusu eta jazarpenak; horietako batzuk bere dendako bezeroak ziren.

Lehen auzialdian Donostiako argibideetako epaitegiak hartutako erabakia berretsi zuen Gipuzkoako Lurralde-auzitegiak ekainaren 8an, auto batean. Honenbestez, Fernando Pamos de la Hoz eta Cristina Morcillo defentsako abokatuen eskakizuna atzera bota du Auzitegiak.

Venezuelako espetxeratua Espainian “errotuta” dagoela argudiatu zuten abokatuek, askatasuna eskatzeko. Horretarako, kautelazko neurri “ez hain murriztaileak” aldarrikatu zituzten, haren kontrako “prozesu penalari eustea” bermatuko luketelako.

Era berean, tatuatzailearen aurkako zantzuen “ahultasuna” aditzera eman zuen defentsak eskaeran. Abokatuen hitzetan, sare sozialetan salaketak aurkezteko kanpaina baten biktima izan da. Auzipetuaren “gaitz medikoekin” eta baliabide ekonomiko “mugatuekin nekez” saihestu ahalko luke justiziaren eginbidea, erantsi dutenez.

Defentsaren argudioei aurre egiteko, tatuatzaile ikertuaren ustezko delituak gogorarazi ditu Auzitegiak. 15 biktimak “delituen egile” bezala identifikatu zutela azpimarratu du. “Tatuatzaile lanaren inguruabarrak aprobetxatuz irain, eraso eta abusuak, ukituak eta jazarpena egin zizkien mezu edo deien bidez”, gaineratu duenez. Epaimahaiaren arabera, gertakariek “zigor handia izan dezakete”.

20180206151510_tatuatzailea_

Pintadak espetxeratutako tatuatzailearen dendan, Donostian. Artxiboko irudia: EiTB

“Zantzuak euskarri gabeko” lekukotza bakan baten ondorio ez direla dio ebazpen judizialak. Pertsona “askok adierazpenetan, denboran, tokian eta mekanikan bat egin dute”, gogorarazi du. Ondorioz, “guztiek batera sinesgarritasuna eta ziurtasuna dute”, besteak beste, “urteetan atzera egin beharrik ez dagoelako”.

Lekukotza batzuek “euskarri dokumentala” dutela nabarmendu du Auzitegiak, “mezuak edo txosten medikoak” esaterako. Autoaren arabera, ustezko biktima batzuen “kalte psikologikoa” agerian utzi dute horiek.

Behin-behineko espetxealdia mantentzeko erabakia salaketen kopuruagatik hartu dutela argitu du ebazpenak, gertakari “oso larriak” direlako. Gainera, “arrazoizko zantzuak” daudela uste dute. Ustezko biktimen “lekukotzak benetako bizipen bat dira, ez Interneten gizonaren aurka egindako kanpaina mediatiko hutsa”, erantsi duenez.

Epaimahaiaren ahotan, “delitua berriz egiteko arrisku nabaria” dago kasu honetan; “nahiz eta bere denda itxita egon, bere etxean, beste hiri batean edo atzerrian lan egin dezakeelako”.

Azkenik, “Justizia saihesteko arriskua” izan daitekeela uste du Auzitegiak, gizona atzerritarra delako, eta haren familia jaioterrian dagoelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X