Albiste da
Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Kongresua, aitatasun eta amatasun baimenak berdintzeko bidean

Podemosen lege proposamenak 16 asteko baimenak aurreikusten ditu, % 100ean ordainduak.
Pablo Iglesias, gaur, Kongresuan. Argazkia: Efe
Pablo Iglesias, gaur, Kongresuan. Argazkia: Efe

Espainiako Diputatuen Kongresuak lehenengo pausoa eman du aitatasun eta amatasun baimenak berdintzeko. Podemosek aurkeztu duen lege proposamenean % 100ean ordaindutako 16 asteko baimenak aurreikusten dira, eta aho batez babestu dute gaur.

PPk ere babestu du ekimena aintzat hartzea, nahiz eta Espainiako Gobernuan zeudenean bi aldiz galarazi, Pablo Iglesias Podemosen buruak gogorarazi duenez.

Egungo araudiak lehenengo sei asteak hartzera behartzen du ama, eta hurrengo 10ak borondatezkoak dira; aitek, aldiz, lau asteko baimena har dezakete jaiotza egunetik hasita, nahiz eta PPk eta Ciudadanosek adostutako aurrekontuetan epe hori 5 astera luzatzea adostu zuten.

Unidos Podemosek proposatu duena da aitek ere 16 asteko baimena izatea jaio berriak, adoptatuak edo harrerakoak zaintzeko, bi epetan banatuta: hasierako baimena, bi astekoa, eta haurra heztekoa, 14 astekoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X