Gizonen % 25ek uste dute aitatasun baimena eskatzea 'kaltegarria' dela
Lanean ari diren lau gizonetatik batek uste dute aitatasun baimena eskatzea "oso kaltegarria" dela beren ibilbide profesionalerako. Kopuru hori azken sei urteetako handiena da, Eustatek Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruz egindako inkestaren arabera.
Gizon okupatuen % 25,6k uste dute aitatasun baimenak "kalte handia" ekar diezaiekeela beren ibilbide profesionalari. Portzentaje hori hazi egin da azken urteetan eta 2016an goia jo zuen, 2010ean baino hamar puntu gehiago. Hala ere, inkestan parte hartu duten gizonen % 8,4k iritzi diote aitatasuna kaltegarria litzatekeela beren sustapen aukeretarako eta emakumeen kasuan, berriz, %17,6k dute iritzi hori.
Eszedentzia edo lanaldi murrizketa eskatzeak sustapen profesionalari kalte egingo dion beldurra zertxobait handiagoa da gizonengan (%36,1) emakumeengan (%33,9) baino. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten hamar pertsonatik ia hiruk diote oso zaila dela lana eta menpekoen zaintza (% 29,3) eta lana eta haurren zaintza (% 30,4) uztartzea. Okupatuen %26,5ek diote lana eta jarduera pertsonalak bateratzea oso zaila dela.
Lana eta seme-alaben zaintza uztartzeko dituzten zailtasunez galdetuta, gizonen % 66,6k eta emakumeen % 57,3k adierazi dute zail samarra edo oso zaila dela. Etxetik kanpo lanean ari diren emakumeek 4,7 ordu igarotzen dituzte egunean 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak zaintzen; gizonek, 3,3 ordu.
Mendeko pertsonen zainketari dagokionez, etxetik kanpo lan egiten duten emakumeek 2,7 ordu igarotzen dituzte horiek zaintzen; gizonezko, 1,1 ordu. Emakume okupatuen %51,3k lan ordainduaz gain 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzte egunean adin txikikoak zaintzen; bost emakume okupatutatik batek berdin mendekoekin. Gizon okupatuen %39,5ek bi ordu edo gutxiago pasatzen dituzte seme-alabak zaintzen. 2010eko datuen aldean, seme-alabak zaintzen 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzten emakumeen portzentajea mantendu egin da; gizonena haziz doa eta 2016an goia jo zuen (% 23,1).
Etxeko lanen banaketaren alorrean ez dago parekotasunik gizon eta emakumeen artean: hamar gizonetatik bederatzik bi ordu edo gutxiago eskaintzen dizkiote; emakumeen % 27,7k hiru ordu edo gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.