Iparralde
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Senpereko lakuan desagertutako gizonaren gorpua topatu dute

Gizona igerian ari zela desagertu zen atzo arratsaldean. Haren gorpua gaur goizean topatu dute urpekariek.
Gizon baten gorpua topatu dute Senpereko lakuan. ETB
Senpereko lakuan ETBk gaur grabatutako bideotik hartutako irudia.

Urpekariek gaur goizean topatu dute atzo arratsaldetik Senpereko lakuan desagertuta zegoen 71 urteko gizonaren gorpua.

Sud'Ouest egunkariak asteazken honetan jakinarazi duenez, gizona zaintzapean dagoen eremutik kanpo igerian ari zela desagertu zen atzo. Arratsaldean bertan ekin zioten bilatzeari, baina lanok 20:00etan eten zituzten, topatu barik. Goizean, 08:30ean, abiatu dituzte berriro lanak.

Gizona Jonzac herrikoa da (Charente-Maritime departamentua, Angulematik gertu). 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X