Albiste da
Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek emaztea hil du Coruñan

Hilketa 19:00ak aldera gertatu da Estrella kalean, hiriaren erdigunean. Biktimaren senarra, 54 urteko gizona, atxilotu dute dagoeneko.
Erailketa matxista Coruñan
Erailketa matxista Coruñan

57 urteko emakume bat hil dute arma zuriz gaur arratsaldean, Coruñan (Galizia). Ondoren, 54 urteko gizon bat atxilotu dute emaztea arma zuri batekin hil izana egotzita, Poliziako iturriek baieztatu dutenez.

Hilketa 19:00ak aldera gertatu da Estrella kalean, hiriaren erdigunean.

Poliziako iturriek zehaztu dutenez, gizona zein biktima espainiarrak dira.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X