Ekoizleak berak atzeman du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Durex kondoi sorta bi kendu dituzte dendetatik, hausteko arriskuagatik

Antza denez, iraunkortasun probak (hiru urte) gainditzen ez dituzten produktu sorta batzuk zeuden salgai. Durex Real Feel eta Durex Sin Latex marketako preserbatiboak dira.
Dendetatik kendutako produktuak. Argazkia: durex

Durex preserbatibo markak ekoitzitako bi produktu sorta kendu dituzte dendetatik, haustura arriskua handia omen dutelako, Osasun Ministerioaren baitan dagoen Sendagaien eta Osasun Produktuen Agentzia Espainiarrak (AEMPS) jakinarazi duenez.

Erakundeak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, Reckitt Benckiser Healthcare SA enpresa banatzaileak berak eman zuen neurriaren berri, 2018ko hasieran ekoitzitako bi sorta horietako kondoiek iraunkortasun probak gainditzen ez dituztelakoan.

Hain zuzen, baldintzak betetzen ez dituzten produktuak Durex Real Feel (12 unitateko kutxak) eta Durex Sin Latex (12 unitatekoak) marketakoak dira. Edozein zalantzaren aurrean, 900 300 026 telefonora deitzea eskatu du enpresak.

Emandako informazioaren arabera, produktu sorta batzuek hausteko proba (balio-bizitzaren azken partean) gainditzen ez dutela atzeman du ekoizleak, eta, hortaz, baliteke kondoia apurtzea erabiltzen ari den bitartean.

Hala, Durex enpresako ordezkariak banatzaile, botika eta dendekin harremanetan jarri dira Espainian, produktu horiek merkatutik kentzeko prozesua azaltzeko.

Gainera, enpresaren webgunean informazioa publikatu dute, erabiltzaileak jakinaren gainean jartzeko.

Albiste gehiago gizartea

Ana del Val
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arabako Foru Aldundiak adierazi duenez, inoiz ez dute kexarik jaso Bernedoko udalekuen inguruan

Ana Del Val Kultura eta Kirol diputatuak adierazi duenez, Arabako Foru Aldundia datozen egunetan bilduko da familiekin, haien testigantzak bertatik bertara ezagutzeko. Gainera,  udaleku horiei buruzko informazio guztia biltzen ari direla esan du, foru erakundeak zer neurri hartuko dituen ikusteko. "Guztiz salagarriak dira gertakari horiek", gaineratu du Del Valek.

Gehiago kargatu