Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek bikotekide ohia hiru egunez atxiki du Gasteizko etxebizitza batean eta eraso egin dio

Gizona atxilotu egin dute agindu judizial bat urratzea eta bikotekideari lesioak egitea egotzita.

Gasteizko Udaltzaingoak 61 urteko gizon bat atxilotu du Arabako hiriburuko etxebizitza batean bikotekide ohia hiru egunez atxikitzeagatik eta eraso egiteagatik.

Ostegun arratsaldeko lehen orduan, urruntze agindua zeukan gizonak berak deitu zuen 092 telefono-zenbakira agenteei esateko Arriaga-Lakua auzoko bere etxebizitzan txirrina jotzen ari zitzaiola bikotekide ohia.

Agenteak bertaratu zirenean, gizonarekin eta lekuko batekin hitz egin zuten, eta beste patruila batek kalean aurkitu zuen emakumea; aurretik ezagutzen zuten, indarkeria matxistaren biktima baita. 

Testigantza guztiak entzunda jakin zuten agenteek gizonak etxera sartzen utzi ziola emakumeari, eta, ondoren, hiru egunez eduki zuela etxe barruan atxikita, eta "eraso fisikoa ere egin ziola", Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Horren aurrean, gizona atxilotu zuten, agindu judiziala urratu eta bikotekideari lesioak egitea egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X