CAF enpresak Israelen okupazio politikei etekina ateratzen diela jaso du NBEk
Zerrenda ostiral honetan eguneratu da, eta guztira 158 enpresa zerrendatu ditu. CAF 38. postuan dago.
Nazio Batuen Erakundeak CAF enpresa Israelek Palestinan egindako krimenen onura jasotzen duten konpainien artean sartu du. Zerrenda ostiral honetan eguneratu da, eta guztira 158 enpresa sartu ditu zerrendan. CAF 38. postuan dago.
Giza Eskubideen Goi Komisionatuaren arabera, euskal konpainiak legez kanpoko kolonoguneak eta horien azpiegiturak (garraio-sistemak barne) eraiki eta handitzeko ekipamenduak eta materialak hornitzen laguntzen du. CAF Jerusalem ekialdean Israelek bultzatutako legez kanpoko asentamenduak lotzen dituen tren arin bat eraikitzen ari da.
2023an argitaratu zen zerrendan 97 enpresa zeuden. Horietatik 7 zerrendatik atera dira, baina orain 158 dira guztira. Enpresa gehienak israeldarrak dira (138), baina AEBko sei enpresa, Frantziako bi eta Erresuma Batuko beste bi ageri dira horien artean. CAFez gain, Espainiako hiru enpresa ageri dira bertan: Actividades de Construccion y Servicios (ACS) eta haren filiala den Sociedad Española de Montajes Industriales (SEMI) eta Ingenieria y Economia del Transporte (Ineco). Portugal, Kanada, Alemania, Txina, Luxenburgo eta Herbehereetako konpainiak ere ageri dira txosten horretan.
Zerrendan nabarmentzen diren beste enpresa batzuk hauek dira: Expedia, Airbnb, Booking eta Motorola estatubatuarrak, Egis ingeniaritza enpresa frantziarra eta JCB eta Greenkote britainiarrak.
Zerrendan agertzeak ez dakar zigorrik, informatiboa baita. Hala ere, NBEk txostenean agertzen diren enpresei eskatu die "neurri egokiak har ditzatela beren jarduerek giza eskubideetan duten eragin kaltegarriari aurre egiteko". Halaber, zerrendan enpresak dituzten herrialdeak neurriak hartzera bultzatu ditu.
Volker Türk Goi komisarioaren arabera, zerrendak argi uzten du beharrezkoa dela erantzukizunak hartzea eta behar bezalako ardura betetzea gatazka-inguruetan jarduteko orduan, "jarduerek giza eskubideen abusuak eragiten ez dituztela bermatzeko".
"Bitarteko judizial, administratibo, legegile edo bestelakoekin bermatu behar dute, beren lurraldean edo jurisdikziopean enpresa-jarduerekin lotutako giza eskubideen urraketak gertatzen direnean, eragindako pertsonek benetako konponbideak eskura izatea", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.