ASKE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baionan hilik topatu zuten emakumearen semea aske utzi dute

Fiskaltzaren arabera, ezin da ziurtatu hilketa izan denik eta ez dago zantzu nahikorik gaztea preso izateko.

Baionan hilik topatu zuten emakumearen semea, Poliziarentzat susmagarri nagusia zena, aske utzi dute. 17 urteko mutikoa larunbatean atxilotu zuten, baina deklarazioa hartu ostean, igande arratsaldean, libre uztea erabaki zuten.

Sud Ouest kazetaren arabera, Fiskaltzaren esanetan, ezin da ziurtatu hilketa izan denik, eta ez dago adingabea preso izateko nahikoa zantzurik.

Gazteak agenteei esan dienez, larunbat goizean esnatu, eta lurrean topatu zuen amaren gorpua. Aita ohartarazi zuen orduan, eta horrek deitu zien larrialdi zerbitzuei.

Emakumeari bihar egingo diote autopsia, Bordelen. Haren heriotzaren nondik norakoak ezagutzea ezinbestekoa izango da kasua argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X