Abuztuak 11
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zezenketen aurkakoek 'tratu txarrak' 'dibertsioagatik' ematea salatu dute Donostian

Donostia Antitaurina Orain, Eguzki eta Askekintza kolektiboek deitu dute protesta, Aste Nagusiaren eta Ilunbeko zezen-plazako feriaren hasierako egunean.
Manifestazioaren hasiera Boulevardean izan da. Argazkia: Xabier Unanue | Euskadi Irratia
Manifestazioaren hasiera Boulevardean izan da. Argazkia: Xabier Unanue | Euskadi Irratia

Donostia Antitaurina Orain, Eguzki eta Askekintza kolektiboek zezenketen aurkako manifestazioa egin dute gaur arratsaldean Donostian, Aste Nagusiaren lehen egunarekin bat eginez.

Ehunka lagunek hartu dute parte 18:00etan Boulevardetik abiatu den manifestazioan, jai hauetan Ilunbeko zezen-plazako feria izango dela salatzeko eta "zezenketarik ez, ez hemen, ez inon" aldarrikatzeko.

Manifestazioaren amaieran, Aitor Marin bozeramaileak esan du "tamalgarria" dela Donostiako Aste Nagusian zezenketak egotea "iaz Udalak berak egindako inkesta batek argi utzi zuenean donostiarren %18 soilik daudela zezenketen alde". Horregatilk, Udalak ez duela herritarren iritzia errespetatzen salatu du.

Era berean, animaliei 'tratu txarrak' d'ibertsio hutsagatik' ematea ere kritikatu du: "Egun hauetan, 30 zezen hilko dituzte modu ankerrean, torturatuz" salatu du.

Manifestazioan izan dira Udaleko EH Bilduko zinegotziak eta Reyes Carrere 2019ko udal hauteskundeetarako alkategai abertzalea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X