Albiste da
Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek emaztea hil du Coruñan

Bikotea dibortziatzeko prozesuan zegoen, eta bi seme-alaba zituen. Guardia Zibilak atxilotu egin du.

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du igandean, Cabana de Bergantiños udalerrian (Coruña), emaztea, 50 urtekoa, ustez tirokatu eta hil ostean, Espainiako Gobernuak Galizian duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez.

Hilketa 18:00ak baino lehen gertatu omen da, aipatutako udalerri horretako Tras de Agran. Ordu horretan, larrialdietarako zerbitzuei deitu diete, emakume batek bi tiro jaso dituela jakinarazteko.

Dirudienez, senarrak bi tiro eman dizkio emazteari. Bikotea dibortziatzeko prozesuan zegoen, eta bi seme-alaba zituen.

----------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X