Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motorzale bat hil da Iruñean, errepidetik aterata

Istripua NA-132 errepideko 47. kilometroan gertatu da. Helikoptero bat ere mobilizatu dute, baina motorzalea bertan hil egin da.

Motorzale bat hil da larunbat arratsalde honetan NA-132 errepideko 47. kilometroan, Iruñean, motorra errepidetik aterata.

20:00ak baino minutu batzuk lehenago jazo da ezbeharra. Oliteko mediku-talde bat eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira, baita helikoptero bat, baina azkenean ez dute motorzalea eraman, bertan hil baita.

Guardia Zibila istripuaren izapideaz arduratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X