Diabetesa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Intsulina hartu aurreko sastadak ekidingo dituzte EAEko emakume diabetikoek

Haurdun dauden edo haurdun geratzeko asmoa duten emakume diabetikoei gluzemia neurtzeko sistema berria abiatu du Osakidetzak.
Emakume bat sakelako telefono baten pantailan gluzemia indizea neurtzen.
Emakume bat sakelako telefono baten pantailan gluzemia indizea neurtzen. Argazkia: ETB.

Haurdun dauden edo haurdun geratzeko asmoa duten emakume diabetikoei glukosa monitorizatzeko sistema berria eskainiko die Osakidetzak irail honetatik aurrera. Metodo berri bati esker, adabaki bat ipinita, egunero sastada ugari egin beharra saihestuko da, eta horrek pertsona diabetikoen eguneroko bizitza erraztuko du.

Osakidetzak jakinarazi duenez, sentsore adabakiak odoleko glukosa maila neurtzen du eta sakelako telefono baten pantailan gluzemia indizea ikusteko aukera ematen du, orain arte behin eta berriro egin behar izan diren sastada kapilarrak saihestuz.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 18 urte baino gutxiagoko 300 pertsona iaztik ari dira erabiltzen sistema hori. Aurrerantzean, 1 motako diabetesa duten eta haurdun geratzeko asmoz kontsultara joan diren 50 bat emakumek gluzemia neurtzeko metodo berria erabili ahal izango dute.

 

"Adabakiari esker, intsulina hartu aurreko sastadak ekidingo dituztenez, euren bizi kalitatea izugarri hobetuko da"

 

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak tresna berriak bereziki zaurgarriak diren pertsona horientzako duen garrantzia azpimarratu du. Horren hitzetan, "haurdun geratu aurretik diabetesa duten pazienteek odolean glukosa mailak kontrolatzeko zailtasun berezia duen taldea osatzen dute. Adabakiari esker, intsulina hartu aurreko sastadak ekidingo dituztenez, euren bizi kalitatea izugarri hobetuko da".

Sakelako telefono baten pantailatik glukosa mailak ezagutzeko sistema berria 2017ko azaroan jarri zen martxan haurren eta gazteen kolektiboentzat. Orduz geroztik, 18 urte baino gutxiagoko 308 paziente ari dira erabiltzen. Halaber, medikuaren aginduz eta hainbat egoerari erantzuteko, sentsorea beste 92 helduren esku jarri zen. Aurrerago, proiektuaren lehen ebaluazioa egitea aurreikusita dago, EAEn diabetesa duten pazienteen multzoan sistema berriaren ezarpena baloratzeko.

Diabetesa EAEn

Europa osoan diabetikoen kopuruak, oro har, gora egin arren, EAEn Espainiako Estatuko batezbestekoaren azpitik dago. Osakidetzaren azterketa baten arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 18 urtetik gorakoen % 10,6ri eragiten dio. Antzeko helburuekin egin ziren azterketetan, berriz, Estatuan prebalentzia % 13,8koa dela ikusi zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X