DROGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaitar bat atxilotuta, Kantabriako etxe batean 583 marihuana landare topatu ostean

Marihuana landareak zaintzeko eta azkar hazteko tresneria ere aurkitu dute etxebizitzan.

Guardia Zibilak 25 urteko gizon bizkaitar bat atxilotu du eta 583 marihuana landare konfiskatu ditu Penagosen (Kantabria) gazteak alokatuta zuen etxe batean.

Atxiloketa irailaren 19an gertatu zen, eta gazteari osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzi diote, baita elektrizitatea ostu izana ere, etxebizitzaren barruan tamaina handiko 500 marihuana landare baino gehiago aurkitu ostean.

Landare horietatik 86 kilotik gora marihuana aterako lituzke. Landareak zaintzeko eta azkar hazteko tresneria ere aurkitu zuten etxe horretan, potentzia handiko lanparak eta haizagailuak, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X