ANDALUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume baten gorpua aurkitu dute Granadako hondartza batean

Gorpua deskonposizio egoera aurreratuan dago eta horrek identifikazio lanak zailduko ditu. Autopsiak argituko du heriotzaren zergatia.

Emakume baten hilotza aurkitu dute gaur, ostirala, Granadako Peña Parda hondartzan, La Herradura udalerrian.

Guardia Zibilaren iturriek azaldu dutenez, paseoan zebilen pertsona batek topatu du gorpua 08:00ak aldera, hondarretan.

Gorpua deskonposizio egoera aurreratuan dago eta horrek identifikazio lanak zailduko ditu. Emakumeak soinean ditu jantziak, baina arropa hondatuta dago.

Ikerketa abiatu dute haren identitatea argitzeko. Autopsiak argituko du heriotzaren zergatia.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X