Eskola garraioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskola garraioa ikasle guztiei bermatzeko eskaria egin du Legebiltzarrak

Zehazki, eskola garraioari buruzko txostena galdegin dio Hezkuntza Sailari, gaur egun dauden beharrizanak eta oztopoak ezagutze aldera.
ETBren bideo batetik ateratako artxiboko irudia
ETBren bideo batetik ateratako artxiboko irudia

Eusko Legebiltzarrak eskola garraioari buruzko txostena egiteko eskatu dio gaur Hezkuntza Sailari, horrek dituen beharrizanak eta trabak ezagutzeko, eta indarrean dagoen dekretura egokituta, zerbitzu hori ikastetxe publikoetako ikasle guztiei bermatu ahal izateko.

Hala, EH Bilduren legez besteko proposamena eta PPren eta Elkarrekin Podemosen bi mozio eztabaidatu dituzte Legebiltzarrean.

Ildo horretan, hiru alderdiek akordioa lortu dute, eta zuzenketa onetsi dute, EAJren eta PSE-EEren aurkako botoak jaso dituzten arren.

Eusko Legebiltzarrak eskari zuzena egin dio Hezkuntza Sailari: ikastetxe publikoekin elkarlanean, eskola garraioaren egoera aztertzen duen txostena egitea, eta 2005eko dekretura egokitzea. Horrekin, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleria osoari bermatu nahi diote zerbitzua, baita baserrialdeetan bizi direnei ere.

Indarrean dagoen araudira egokitu bitartean, behin-behineko neurriak hartzeko eskatu diote, 2 urteko haurren beharrizanei erantzuteko, batik bat.

Hain zuzen ere, gai horrek polemika piztu du azken asteotan, Hezkuntza Sailak adin tarte horretako umeen eskola garraioa kenduko zuela iragarri ostean. Erabakia arrazoitzeko, Trafiko Zuzendaritzak ezarritako arauak betetzen ez zituztela adierazi zuten.

Azkenik, Hezkuntzak ohar bat bidali die ikastetxe guztiei zerbitzua behin-behinean eskaintzeko eskariarekin.

Gaur onartutako proposamenak, halaber, baserrialdeetan bizi diren 16 eta 18 urte bitarteko gazteei garraioa bermatzeko eskaera jasotzen du, Batxilergoko zein Lanbide Heziketako ikasketak egiten ari direnen kasuak barne hartuta.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X