TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garabi-kamioi batek su hartu du eta Enekuritik Artxandara doan errepidea itxi dute

Ez da inor zauritu. Lanean aritu dira ibilgailua BI-3741 errepidetik erretiratzeko. Antza denez, garabi-kamioiak matxura izan eta su hartu du.
Honela gelditu da su hartu duen ibilgailua
Honela gelditu da su hartu duen ibilgailua. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Garabi-kamioi batek su hartu du BI-3741 errepidean, Enekurin, eta Enekuritik Artxandara doan bidea erabat itxi dute bi norabideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Antza denez, garabi-kamioiak matxura izan du motorrean eta, ondorioz, su hartu du.

Dena den, ez da inor zauritu.

Hala ere, ibilgailuak eragozpenak sortu ditu. Garabi-kamioia bidetik erretiratu duten arte, errepidea erabat itxi dute. Segurtasun Sailaren arabera, ibilgailua erretiratzeko lanek luze jo dute.

INCENDIO GRUA ENEKURI ARTXANDA DYA BIZKAIA

Argazkia: DYA Bizkaia

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X