ETBren esklusiba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Poliziak 'berehalako kanporatzeak' egiten ditu Irungo mugan

ETB bertan izan da eta Frantziako Polizia berehalako kanporatzeak egiten harrapatu du.
18:00 - 20:00
Frantzia berehalako kanporaketak egiten ari da mugan

Goizeko bost eta erdiak dira. Behobiako mugan sei lagun prest daude Frantziako lurraldera igarotzeko, gauren iluntasunean. Polizia frantsesa, berriz, adi dago eta taldea geldiarazi du Gipuzkoa atzean utzi bezain laster.

ETB bertan izan da eta Frantziako Polizia berehalako kanporatzeak egiten harrapatu du; paperak eskatu eta identifikatu egin dituzte agenteek. Ondoren, furgonetan sartu eta metro gutxira dagoen zubira eraman ostean atzera egitera bultzatu dituzte.

Migrante horietako batzuk, gainera, adin txikikoak dira eta babesgabe sentitzen direla aitortzen dute, legeak debekatu egiten baitu adingabeen itzulketa. Hala ere, Polizia iturriek ETBri adierazi diotenez, protokoloari jarraitu gabeko itzulketa modu hori da ohikoena.

Irungo Harrera Sareak migranteen eskubide urraketa salatu du, Pariserako edo beste hiri batzuetarako bidea eteten baitiete bertan beren eskubideak urratuz.

Bestalde, Irunera iritsi berriak eta noraezean diren migratzaileei laguntzen dihardu uztailaz geroztik Irungo Harrera Sareak.

Eta hirian sortu daitezkeen sareekin kezkatuta, Ertzaintzak ere gertutik jarraitzen ditu iritsierak. Migratzaileetan gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek arrisku handiagoan egiten baitute bidaia jaioterritik desiratutako helmugara.

Giza Eskubideen Europako Itunak berehalako kanporatzeak onartzen ditu, baina betekizun zehatz batzuen arabera: migrantearen identifikazioa egin behar dute agenteek, eta migratzaileek bere burua azaltzeko, hala nahi izanez gero, abokatua, itzultzailea edo osasun-langileen laguntza izan dezakete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X