Iparraldeko mugan migrazio kontrolak areagotuko ditu Frantziako Gobernuak
Frantziako Gobernuak migrazio kontrolak areagotuko ditu Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugan, Christophe Castaner Barne ministroak iragarri duenez.
"Espainiako mugak kezkatu egiten nau. Urte hasieratik 48.000 pertsona sartu dira Espainiara Marokotik; % 155ko igoera da hori, esan du Le Journal du Dimanche kazetan.
Ministroaren arabera, Pirinio Atlantikoetako mugan egindako sarreren onarpenak "ia % 60" igo dira 2018an. Zati gehiena Hegoalde eta Iparralderen arteko mugari dagokio. Hain zuzen ere, Laurent Nuñez Estatu idazkaria Ipar Euskal Herrian izan zen ostiralean.
"Muga honetan Estatuaren presentzia indartu nahi dugu", esan du ministroak.
Neurri zehatz bezala, Castanerrek goi-kargu baten izendapena iragarri du, mugako kontrolak eta Hegoaldeko erakundeekin izan beharreko elkarrizketak "hobeto antolatzeko segurtasun-koordinatzailea".
Barne ministroak neurri hori Schengengo Hitzarmenaren kontra doanik ukatu du, eta gogorarazi du mehatxu terroristak baimena ematen diela Estatuei mugak zaintzeko.
Zentzu horretan, Castanerrek legez kontrako immigrazioaren aurka "irmotasuna" agindu du, eta modu berean, "gizatasuna" asilo eskatzaileentzat. Horiek, 2019an, harrera zentroetan 3.500 plaza izango dituztela esan du.
Kanpamenduak deuseztatzen eta kanporaketetan eraginkorragoak izango dela ere esan du ministro berriak. Aurreko astean izendatu zuten, eta Emmanuel Macronen gertukoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik