Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
SARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ONCEren zozketak 175.000 euro utzi ditu Deustun

Bost kupoi saridunak Deustuko merkatuaren ondoko kioskoan saldu ziren. Txartel bakoitzak 35.000 euroko saria du.

ONCEren atzoko zozketak 175.000 euro utzi zituen Deustun, ONCE Espainiako Itsuen Erakundeak gaur jakinarazi duenez.

Bost kupoi saridunak Deustuko merkatuaren ondoko kioskoan saldu ziren. Txartel bakoitzak 35.000 euroko saria du.

Igandean, ostera, ONCEren Soldatatzarra egokitu zen Ordizian. Irabazleak 2.000 euroko soldata jasoko du hilero 10 urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X