Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzo desagertutako Eibarko 84 urteko emakumea bilatzeari ekin diote berriro

Segurtasun kameren irudiek Deban atzeman zuten atzo. Inguruan bilatzen ari dira 08:30etik.
18:00 - 20:00
Deban desagertutako 84 urteko emakume eibartarraren bila jarraitzen dute

Atzo iluntzean desagertutako Eibarko 84 urteko emakumea bilatzeari ekin diote gaur, ostiralarekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bilatze lanak Deban hasi dituzte, 08:30ean, eta handik Eibarrera doan inguru guztia miatuko dute.

Izan ere, atzo zaborra botatzera irten zen emakumezkoa,19:45 aldera, baina ez zen etxera itzuli. 22:00etan salatu zuten haren desagertzea.

Hasiera batean Eibarren bertan hasi ziren bilatzen, baina segurtasun kameren irudiek Deban atzeman zuten, bertara trenez heldu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X