Gertakari 'larria'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi hegazkin talka egiteko zorian egon ziren Iruñetik gertu

Gertakaria urriaren 2an jazo zen. Ikerketa zabaldu dute. Izan ere, elkarren arteko distantzia bertikala 122 metro 'eskasekoa' izan zen.
Ryanair konpainiako hegazkin bat. EFEren artxiboko argazkia

Ryanair konpainiako bi hegazkin talka egiteko zorian izan ziren urriaren 2an Nafarroako aire eremutik igarotzen ari zirenean. Hegazkinetako bat Santiago-Palma bidea egiten ari zen; bestea, Sevilla eta Frantziako Tolosa artekoa.

Gertakaria Iruñetik 30 kilometro ekialdera jazo zen (Agoitz parean, gutxi gorabehera). Hegazkineria Zibilaren Istripu eta Gertakariak Ikertzeko Batzordeak (CIAIAC) ikerketa abiatu du. Sustapen Ministerioaren menpe dagoen batzorde horrek ikertzen ditu Estatuan jazotzen diren istripu eta gertakariak.

Aurreneko txostenaren arabera, Boeing 737 eta 800 hegazkinak Madrilgo kontrol zentroarekin zeuden harremanetan "hurbiltzea" jazo zenean.

Elkarren arteko distantzia bertikala 400 oin (122 metro) "eskasekoa" izan zen uneren batean. Hala, hegaldietan talkak saihesteko sisteman abisu bana aktibatu ziren, eta pilotuek zuzenketa egin zuten. Gertakaria konponduta, bi hegazkinek euren bidea jarraitu zuten, inolako arazo barik. Ez zen kalterik edota zauritutakorik izan.

 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu