Ur tarifak % 2,3 egingo du gora 2019an Bizkaiko udalerri gehienetan
2019ko uren tarifak % 2,3 igotzea onetsi du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, ur-horniketa, saneamendu eta garbiketa zerbitzuetan. Igoera hori Bizkaiko udalerri gehienetan ezarriko da.
Sinatutako akordioak, batez beste, 3,7 euroko igoera eragingo du familia bakoitzaren ur fakturan hurrengo urtean. Neurri hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adostu du Betelurin, Arrigorriagan.
Erakunde horren arabera, zenbait ikerketak erakusten dutenez, gaur egungo tarifekin, gastu deribatuen % 93 baino ez da ordaintzen, eta, neurri horrekin, “% 100era progresiboki hurbildu” nahi dute.
Diru-laguntzak
Guztira, 542.500 euroko diru-laguntzak banatuko dituzte Abadiñon, Barakaldon, Basaurin, Berriatuan, Bilbon, Durangon, Getxon, Portugaleten eta Zamudion.
Bestetik, diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten familiei ur-saneamendu tasen % 80 itzultzeko tramiteak erraztu ditu Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak. Erabaki horren bidez, “familiek egoera ekonomiko behartsuenetan egiten duten esfortzua saritu eta familia horiek jasaten duten zerga zama arindu” nahi du erakundeak.
2017an hobari hori indarrean jarri zutenetik, 794 familiak eduki dute tasa horren murrizketa; guztira, 24.238 euro aurreztu dituzte.
Aurrekontua
Ur Partzuergoaren batzar nagusiak adostutako aurrekontua 178,9 milioi eurokoa izango da, eta ez du zorrik sortuko; aitzitik, 19,9 milioiko igoera eragingo du, aurreko urteko aurrekontuarekin alderatuz gero.
Aurrekontuaren % 36 azpiegituren horniketa eta saneamendu inbertsioetara bideratuko da, hots, 64,5 milioi euro. Udalerrien azpiegiturak hobetzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak 15 milioi euroko ekarpena egin du.
Ur-horniketarako aurrekontua ia 34,3 milioikoa izango da, eta horien zati bat (7,6 milioi) Uribe Kosta-Mungialdea interkonexioko azpiegiturak hobetzeko obrak egiten jarraitzeko erabiliko dituzte.
Horrez gain, Enkarterriko Jarralta-Abellaneda tartean ur-horniketaren bigarren fasea abiatuko dute, 4 milioi euroko aurrekontuarekin; Ballonti-Las Carreras tartea zabalduko dute, 2,5 milioi euroko aurrekontuarekin, eta Artxandako depositu berria egingo dute, 2,3 miloi euroko aurrekontuarekin.
Saneamenduari dagokionez, batez ere ekaitz deposituen sarea hedatzeko 29,1 miloi euro bidaliko dituzte. Bestetik, Zuazo-Galindo tarteko (Barakaldo eta Sestao) deposituan 8,8 milioi euro inbertituko dituzte.
Gainera, Munitibarko Hondakin Uren Araztegirako 1,2 miloi euro zuzenduko dituzte; sare nagusia optimizatzeko, 1,3 milioi euro; Mungiako Hondakin Uren Araztegian ur tratamenduak egiteko, 403.000 euro, eta Muskizko Hondakin Uren Araztegia handitzeko, 400.000 euro.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.