TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

54 urteko gizon bat hil da Elorrion, trafiko istripuan

Autopsiaren emaitzen zain daude, heriotzaren arrazoiak argitzeko. Izan ere, ez dute baztertzen gidatzen ari zela hil izana gizonezkoa, arrazoi naturalengatik.
Elorrio, gaur. Argazkia: Iker Salgado.
Elorrio, gaur. Argazkia: Iker Salgado.

54 urteko gizon bat hil hil da gaur goizaldean Elorrion (Bizkaia) izan den trafiko istripu batean. Lehen ikerketen arabera, bidetik atera da ibilgailua, eta zuhaitz bat jo du.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, autopsiaren emaitzen zain daude, heriotzaren arrazoiak argitzeko. Izan ere, ez dute baztertzen gidatzen ari zela hil izana gizonezkoa, arrazoi naturalengatik.

06:30 inguruan izan da ezbeharra, Elorrioko Alde Zaharrean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute Lezon, eztabaida baten ondoren  establezimendu bateko langilea harrapatzen saiatzeagatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegun gauerdia pasata deia jaso zuen Ertzaintzak, lokalera joateako eskatuz. Izan ere, gizon bat hiru aldiz saiatu zen establezimenduko langileetako bat autoarekin harrapatzen, lokalaren kanpoaldean. Antza, horren aurretik liskarra izan zuten biek eta langileak bota egin zuen atxilotutako gizona.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X