2017ko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suizidatu diren pertsonen kopurua, trafiko istripuan hildakoen ia bikoitza

Suizidioa da 15-39 urte bitarteko pertsonen lehen heriotza arrazoia, gainera.
Heriotza ez-naturalen artean lehen postuan dago suizidioa.
Heriotza ez-naturalen artean lehen postuan dago suizidioa. Argazkia: Pixabay

Bere buruaz beste egin zutenen kopuruak % 3 egin zuen gora 2017an (3.679 heriotza), eta trafiko istripuek eragindako heriotzen ia halako bi izatera heldu ziren (1.943 heriotza, 2016an baino % 2,8 gehiago.

"Zentzeko arrazoiaren araberako heriotzak" izeneko estatistika txostena kaleratu du gaur Espainiako Estatistika Institutuak (INE), 2017ari dagozkion datuekin.

Horren arabera, heriotza ez-naturalen artean lehen kasua dira suizidioak.

Gizonek emakumeek baino gehiago egiten dute beren buruaz beste, 2.718 eta 961 heriotza, hurrenez hurren.

Aipatzekoa da suizidioa dela 15-39 urte bitarteko pertsonen lehen heriotza arrazoia (% 41,1).

Gaixotasunak

2017an 424.523 pertsona hil ziren (aurreko urtean baino % 3,5 gehiago), % 96,3 heriotza naturalen ondorioz.

Zirkulazio-sistemako gaixotasunak (bihotzekoak, bularreko anginak...) izan ziren heriotza arrazoi nagusia (263,2 heriotza 100.000 biztanleko); bigarren kausa moduan ageri dira tumoreak (243,4), eta hirugarren, arnas sistemako eritasunak (110,9).

Gizonezkoen artean, tumoreek eragin zituzten heriotza gehien (300,1 hildako 100.000 biztanleko, % 0,2ko jaitsierarekin). Emakumezkoen artean, zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren heriotza arrazoi nagusia (188,8, % 1 gehiago).

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X