Etxe batek su hartu du Ablitasen eta bost lagun intoxikatu dira kea arnasteagatik
Bost pertsona, horietako hiru adingabe, arin intoxikatu dira kea arnasteagatik Ablitaseko (Nafarroa) etxebizitza batean izandako sutean. Garrek kalte handiak egin ditu etxebizitzan.
Gertakaria 01:02an jazo da, Chiquero kaleko 6. zenbakian. Tuterako suhiltzaileak heldu direnean, beheko solairua sutan zegoen, eta garrak beste bi solairuetara heltzen ziren.
Etxebizitzako bizilagunak lotan zeuden, eta suteaz jabetzean, etxebizitzatik atera dira. Bidean, baina, kea apur bat arnastu dute. Larrialdiko mediku taldeak 30 urteko bikotea eta hiru adingabeak (11, 5 eta 2 urteko umeak) artatu ditu, baina gero Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte, intoxikazio arin batekin.
Foruzaingoak ikerketa zabaldu du sutea zerk eragin duen jakiteko; lehen datuen arabera, berogailu bat izan daiteke iturria. Etxebizitza barrualde guztia kiskalita geratu da, eta kanpoaldea keak belztuta. Sabaiaren estalkia behera etorri da eta tutueriak apurtu egin dira, eta ondorioz, gainezka egin du urak.
Suhiltzaileek 03:00etarako amatatutzat eman dute sutea, baina 03:40an berriro hartu behar izan dute esku, garrak suspertu direlako. 05:00etarako behin betiko itzali dute.
Albiste gehiago gizartea
150.000 euroko kalte ordaina eskatu diote Bilboko ikastetxe bati, bullying kasu baten aurrean ezer ez egiteagatik
Eskola jazarpena jasan zuen ikaslearen abokatuak adierazi duenez, ikastetxeak ez zuen ezer egin neskari ondorio psikiatriko eta fisiko larriak eragin dizkioten erasoak saihesteko.
Pertsona bat zauritu da Arrasateko etxebizitza eraikin batean izandako sute batean
Sua 23:30 aldera piztu da San Josepe kaleko etxebizitza eraikin baten beheko aldean. Lehen unean, lau atari jendez hustu dituzte, baina hiru ataritako bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira gauean zehar.
Pasaporteekin izandako arazoa konponduta, Saharako haurrak datorren astean iritsiko dira Euskal Herrira
Saharatik uda igarotzera etortzen diren haurrak aste honetan ziren iristekoak Euskal Herrira. Baina pasaporteekin izandako arazoen ondorioz, ezin izan dute hegazkinik hartu.
San Ferminetan legez kanpo saltzeko abanikoak, txanoak eta arropa atzeman dituzte aireportuan
Mila artikulu baino gehiago konfiskatu dituzte Noaingo aireportuan, tartean 500 abaniko eta 500 txano, ustez sanferminetan legez kanpo saltzeko.
Heldu da zure paketea: erosketak itsu-itsuan egiteko eroaldia Bilbora iritsi da
Pakete misteriotsuen fenomeno europarra uztailaren 7tik 14ra helduko da Zubiarte merkataritza gunera. Esperientzia paregabea da, benetako ustekabeak lortzeko. Intuizioa eta zortea dira horretarako gakoak.
Motor-gidari bat zauritu da Muxikan, auto batekin talka egin eta ibaira erorita
Istripua 19:50ean gertatu da, motor batek auto baten aurka talka egin du N-635 errepidean, Muxikan, Gernikarako noranzkoan. Kolpearen ondorioz, motor-gidaria Mundaka ibaira erori da, Ariatza auzoaren parean.
Donostiako suhiltzaileen buruak dimisioa eman du, Fermin Muguruzaren kontzertuan semea sarrerarik gabe sartzeagatik
Donostiako suhiltzaileen zerbitzua bururik gabe geratu da oraingoz, Fermin Muguruzaren kontzertuan izandako jokabide txarragatik. Ander Gomezek dimisioa eman behar izan du Anoetako kontzertuan suhiltzailez jantzitako semea sarreratik gabe sartzeagatik.
Joxe Azurmendik euskal pentsamenduari egindako ekarpena azpimarratu dute Agirrebaltzategik eta Zulaikak
Filosofoa, saiogilea eta hainbat belaunaldirentzako erreferente intelektuala, Joxe Azurmendiren lanak Euskadiko pentsamendu kritikoa markatu du mende erdi baino gehiagoan. Azurmendik sekulako ondarea utzi du euskaran, ideietan... eta herria ulertzeko moduan.
Ehunka jarraitzailek omenaldia egin diote Diogo Jotari Liverpoolen, futbolari portugaldarra istripu batean hil ostean
Futbolari portugaldarra gaur goizaldean hil da, bere anaiarekin batera Espainian izandako auto-istripu batean. Hillsborogheko tragediaren biktimen oroimenez eraikitako memorialaren aurrean, Liverpooleko eta Evertoneko jarraitzaileek eta futbolzaleek aldare bat osatu dute, lore, bandera, bufanda eta kamisetekin.

Hernaniko Udalak zortzi gertakari arrazista eta eraso sexista bat antzeman ditu San Joan jaietan
Udalak azaldu du gertakari horiek gizartean gertatzen ari diren jarreren isla direla, eta aurreratu du herritarren kezkei erantzuteko eta bizikidetza sustatzeko neurriak eta espazioak jarriko direla martxan.